2014(e)ko abenduakren 22(a), astelehena

Fractures d'une vie


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Fractures d’une vie
Agone (2004)
 
“«La prison, c’est d’abord une odeur», disait un auteur. En effet, l’odeur est présente partout: le rance, le désinfectant -javel et crésyl-, le tout enveloppé d’odeurs de misère et de souffrance. La prison n’est pas un lieu de fête, de plaisir. Elle est l’antivie. Ceux que l’on y enferme ne sont pas pires que d’autres et certainement pas meilleurs, mais ce sont des hommes comme vous et moi, les pires et les meilleurs confondus dans la même misère sans qu’ils soient pour autant frères de misère.”

2014(e)ko abenduakren 8(a), astelehena

Atzamarrak eta irribarreak Durangoko orgian


Ni eta hi, gu garete. Durangoko azoka euskal kultu(r)aren besta dunk. Kontsumismoaren besta dionk nire ni antisistemak. Buaj, hoa antzarak ferratzera. Eta hi, nor ostia haiz? Ni? Ni hi naunk. Gu. Gutarrak, alkatxofak bezala.

N(h)ire gu guziak aritu ditunk eztabaida pitoan, (b)orroka antzuan. Bakeari aukera bat eman nahi (ge)nionan eta ondorio bakarrera ailegatu gaitunk: Durango orgia bat dunk.

2014(e)ko azaroakren 30(a), igandea

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (IX)


AURPEGI ZURBILAK

Ez dakit noiztik bizi den gure tribu mendi hauetan, baina otsoak eta hartzak ilargia sortu zutenetik bederen bai. Egun batean baina, ezerezetik aterata, zuriak hasi ziren etortzen, gero eta gehiago, gehiago eta gehiago.

Inorena eta denena zen lurra bereganatu zuten, baita asmatzen zailak ziren mugak asmatu ere, mendiak eta basoak erditik bananduz. Soilik paper tolestuetan ikus zitekeen marra batetik goiti zegoen lurrari

2014(e)ko azaroakren 27(a), osteguna

Euskal nobela beltzaren astea


2015eko ilbeltza inoiz baino beltzagoa izanen da Baztanen, izan ere, bertako irakurleen taldea euskarazko nobela beltzari buruzko astea ari da prestatzen. Dagoeneko kartela eta egitaraua aurkeztu dituzte.
Hona egitarauaren ekintza zehatzak:
 

2014(e)ko azaroakren 19(a), asteazkena

Eleberri beltza(k)

Paristik Parisera, gerra zibiletik eta euskal gatazkatik igarora. Lau liburu beltz, Baztanen ilbeltzaren 21etik 25era prestatzen ari den “Euskal nobela beltzaren astea” ekimena baino lehen apero moduan…

 
Hondar asteetan lau eleberri beltz irakurri ditugu. Bat Mariano Izetaren “Dirua galgarri” (1962, Auspoa) izenekoa, euskarazko lehen eleberri beltza omen dena. Eztabaidagarria izan daiteke azken baieztapen hau, baina lehena ez bada bigarrena izanen da gehienez. Guk ez dugu jakintza nahikorik eztabaida horretan parte hartzeko eta ez gara sartuko.

2014(e)ko azaroakren 3(a), astelehena

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (VIII)




MOZTU

Ziegan bakarrik, jende gehiagorekin egon nahi dugu. Patioan, jendez inguraturik, bakarrik.

Batzuetan, tarteka, alimaleko txapak jasan behar dira patioan, “epaileak erran didala ez-dakit-zer, nire abokatuak dio bertze hura, egun horretan epaitegira berriro, seguruenik ez-dakit-zenbat hilabete, eta epaileak erran dit ez-dakit-zer, eta nire abokatuak dio bertze hura, eta egun horretan epaitegira berriro…”

Karraka mozteko, pausua apur bat azkartzea aski izaten da normalki.

2014(e)ko urriakren 22(a), asteazkena

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (VII)


 
HEGAN

Españolez las noticias vuelan erraten da (albisteek hegan egiten dute). Gaurko bisitan hondar asteetako egunkarietatik bildutako orriak erakutsi dizkit amak.

Albiste izan naiz. Baina ez dut hegan egin, bertzenaz ez nintzen hemen egonen.

2014(e)ko urriakren 21(a), asteartea

'Orpoz orpo', Baztango aurkezpena


Urriaren 10ean egin genuen 'Orpoz orpo' eleberriaren Baztango aurkezpena Elizondoko gaztetxean. Hemen, Arranbela blogean egin zuten kronikatxoa:

 
Ernesto Pratek ortziral gauean “Orpoz orpo” bere bigarren nobela Elizondoko gaztetxean aurkeztu zuen. Eleberria argitaratu berria izanik, tramaren ingurukoak saihestu nahiago izan zituen eta, horrela, solasaldia kontaketaren elementu orokorretan eta idazketaren ingurukoetan antolatu zuen.

2014(e)ko urriakren 13(a), astelehena

La Dordogne à vélo



Sarean apur bat bilatzea aski izan zen ondorio argi batera ailegatzeko: Dordoña leku bikaina zen bizikletaz gozatzeko. Beraz, furgoneta motxilaz bete, bizikletak lotu, eta Okzitaniara buruz abiatu ginen.

Lehen geldialdia Bergeracen egin genuen, inprimaturik generaman informazioaz gain zer edo zer zehatzago lortzeko. ’La Dordogne à vélo’ izeneko gida eskuratu genuen turismo bulegoan 8 eurotan. Osotara 24 ibilbide ageri dira gida honetan, era zirkularrean planteaturik denak, 25 eta 55 kilometro bitartekoak.

2014(e)ko urriakren 2(a), osteguna

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (VI)


 
MAKILLAJEA GORROTO

Egia errateko, ez naiz inoiz aunitz makillatzen den neska batekin liatu. Eta egia errateko berriz ere, ez zait inoiz makillajeak neskak edo mutilak edertzen dituenik iruditu. Zapore txarraren gaian sartu gabe…

Elurra aldiz, paisaiaren makillajea izan daitekeena alegia, ezberdina da.

Mendiak ederrak dira, eta elurrak are ederragoak egiten ditu. Basoak ederrak dira, eta elurrak are ederrago bilakatzen ditu. Herriak edo hiriak politak eta itsusiak izan daitezke, baina elurrak denak edertzen ditu.

Zinez maite nuen elurra, hegalak moztu dizkidan espetxea elur geruza polit batez edertua ikusi dudan artio.

Gainera, 30 bat zentimetro bota ditu, eta nik 8-10 metro behar nituen.

 

2014(e)ko irailakren 30(a), asteartea

'Orpoz orpo' Berrian


Zakilak gidatutako militantea


Ernesto Pratek 'Orpoz orpo' estreinako eleberria plazaratu du; sexua, euskal gatazka eta umorea nahastu ditu bertan.

Sexuaren militantea. Horixe da Ernesto Pratek kaleratu berri duen Orpoz orpo eleberriko protagonista (Txalaparta). Umorea eta erotismoa dira obraren zutabeak, baina badu ezohikoa den ezaugarri bat ere: euskal gatazka. Hala, iheslari batek sexuarekin dituen gorabeherak azaltzen ditu. Eta autobiografikotik ez badu ere, istorioa zuzenean lotuta dago idazlearen bizitzarekin. 2008an alde egin zuen Pratek, Guardia Zibilarengandik ihesi, eta ezkutuan bizi izan zen, harik eta 2012an atxilotu zuten arte. Ihesean eta kartzelan idatzi zuen, beraz, orain aurkeztu berri duen lana. Egoeraren laztasunaren kontrako «terapia» izan zen. Ihesaldiaren ihesbidea.

'Orpoz orpo' Garan



→ Gara. Orpoz orpo liburuaren aurkezpenaren kronika:
 
 
Xole ARAMENDI
Herrian egindako atxiloketak direla-eta ihesi doa Ipar Euskal Herrira. Han izandako gertakizunak tarteko, Europako hainbat hiritara eramango duen bidaia hasiko du. Bidean emakumeak ditu obsesio idazlearen esanetan «gazte pito eta zakilburua» den Karlosek.
 
HIRU KOLPETAN. Lehenbiziko atala, oso-osorik, sasian zebilela idatzi zuen. Tolosako (Okzitania) espetxean bigarren zatiari heldu zion, eta, behin espetxetik aterata, kalean bukatu zuen liburua.

'Orpoz orpo' Diario de Noticiasen


Bigarren eleberria kaleratu du Ernesto Pratek, ‘Orpoz orpo’

Txalapartak argitaratu duen eleberrian umorea, sexua eta ihesaldia uztartzen dira.

Klandestinitatea, sexua eta umorea: horiek dira Ernesto Prat Urzainki, Little-en (Berriozar, 1978) Orpoz orpo azken eleberriaren hiru gako nagusiak. Hala azaldu zuen egileak berak ostiralean Iruñeko Elkar liburu-dendan ospatutako aurkezpen ekitaldian. Berriozarraren bigarren lana da Txalaparta argitaletxearen eskutik datorren Orpoz orpo, 2013an Metaziri aldizkari kolektiboarekin kaleratu zuen Hiru ilargi laurden-en ondoren. Egileak, herrian egindako atxiloketa batzuk medio Guardia Zibilarengandik ihesi dabilen pertsonaia baten gorabeherak ditu hizpide kontakizun honetan.

2014(e)ko irailakren 29(a), astelehena

Baleak ikusi ditut

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Baleak ikusi ditut
Javier de Isusi
Astiberri
 
 
Javier de Isusiren lanak maite ditugula ahoan ilerik gabe erran izan dugu. Zinez. Los viajes de Juan sin Tierra bildumaren lau tituluak zoragarriak iruditzen zaizkigu. Zoragarriak marrazketa aldetik, zoragarriak gidoia aldetik… Zoragarriak, sinpleki.
Baleak ikusi ditut istorioaren kasuan antzekoa, nahiz eta marrazketa estiloa apur bat aldatu duen. Kasu honetan, akuarelak eta tinta erabiliz, grisak dira nagusi liburuaren biñetetan, hori kolorearekin jokatuz kontraste moduan.

2014(e)ko irailakren 24(a), asteazkena

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (V)



ETXERA

Libre nintzelarik, euskal presoak, E-TXE-RA! oihukatzen nuen manifetan, idazten nuen afitxetan, margotu pankartetan. Orain, preso nagoela, euskal presoak, KA-LE-RA! oihukatu nahi dut. Lehenik kalera, eta bakoitzak erabaki dezala gero etxera joan nahi duen ala ez.

 

2014(e)ko irailakren 17(a), asteazkena

'Orpoz orpo' kalean da!



'Orpoz orpo' eleberri erotikoa labetik atera berria da!



Sinopsia:

"Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari.
Liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio.
Nafarroan hasi eta Euskal Herritik oso urrun amaituko den alde-egite eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza emango dioten kideak, poliziak, Erakundea... Hala, bada, estutzen doan bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea, heriotza eta erlojua."


Hemen, info 7 irratian Mikel Soto Txalapartako editorearen liburu gomendioa:
 

 

2014(e)ko abuztuakren 26(a), asteartea

Borroka kluba


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Borroka kluba
Chuck Palahniuk
Txalaparta (Naroa Zubillagak itzulita)
 

“-Mesede bat egin behar didak. Jo nazak, ahalik eta gogorren.
Nik ez nuen nahi, baina Tylerrek guztia azaldu zidan: ez zuela hil nahi orbanik gabe, nekatuta zegoela borrokan soilik profesionalak ikusteaz eta gehiago ezagutu nahi zuela bere burua.”


Itxuraz, liburuak ez zuen arrakasta handirik bildu 1996an argitaratu zelarik, hiru urte beranduago baina, David Fincherrek zuzenduta eta Edward Nortonek, Brad Pittek eta Helena Bonhamek interpretatu zuten liburuan oinarritutako izen bereko pelikularen ondoren, kultu liburu bilakatu da kasik.

2014(e)ko abuztuakren 22(a), ostirala

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (IV)


DENA BERE DENBORAN

Deus baino lehen, pertsona bat espetxeratzeko egiten den galdetegia egin dit epaileak: ea eritasunik banuen, alergiarik, ea medikamenturik behar nuen…

Gero, nire kontrako euro-agindua aztertuko den egunaren zain, ea kalera ala espetxera igorriko nauen erabakitzeko bistari eman dio hasiera.

 

2014(e)ko abuztuakren 19(a), asteartea

Pedro Mari
















Pedro Mari
Marko
Arturo Campion kultur elkartea (1995)

 

Ostatuko hitz aspertuen bidez ezagutu genuen komiki hau, eta plazer handia izan da, izan ere, istorioa gustatu zaigu, gidoia gustatu zaigu eta marrazkien estiloa gustatu zaigu.
Arturo Campionek 1895. urtean idatzi zuen izen bereko ipuinean dago oinarrituta eta Marko marrazkilariaren lana da. Hondar orrietan irakurri dugunaren arabera, “Arturo Campion” kultur elkarteak argitaratutako komiki sailaren barnean agertu zen, Asiskoren “Erraondo” eta “Itzaltzuko koblakaria” lanen artean.

2014(e)ko abuztuakren 14(a), osteguna

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (III)




TXAKURRAK ULUKA

Autopistatik goaz, agintariek agintzen dutena baino poliki azkarrago (ez dago polizia kontrolatzen duen poliziarik). Irratian pop gabatxoa, nahiko altu gainera, eta txakurrek estrofa bat edo bertze kantatzen dute ozenki (gero erranen dute frantses poliziak ez duela torturatzen…). Aurreratzen ditugun gidariek harriduraz begiratzen gaituzte: “ai, gazteria, zein arduragabea den…” diote begiradarekin.

Ni naiz gazte bakarra, eta txiripaz.

2014(e)ko abuztuakren 7(a), osteguna

La isla bajo el mar


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
La isla bajo el mar
Isabel Allende
Mondadori
 

Onartuko dugu, ez gara batere best-sellerzaleak. Liburu honek bi urte baino gehiago zeramatzan apalategian, irakurria izateko esperoan, eta 2014ko uda honetan ailegatu zaio txanda.

2014(e)ko uztailakren 29(a), asteartea

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (II)


 
KASU, TXAKURRAK

Jende pilo batek errana zidan kasu emateko Urruñako errotondan, usu egoten zirela txakurrak. Handik pasatu nintzen guzietan ordea, txakurrik ez.

Baionako polizia-etxerako bidean, atxiloturik eramaten nindutela, kontrol famatua harrapatu dugu. Keinu adiskidetsu bat egin eta paso eman digute.

 

2014(e)ko uztailakren 28(a), astelehena

2014(e)ko uztailakren 14(a), astelehena

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (I)


Gure jendartea gero eta amerikanoagoa da. Eta nazka ematen du. Mendebaldeko jendarte kapitalista basapiztia bat da eta espetxea bere sabela. Hortaz, sistemarako ezerosoak diren pertsonak irentsi eta bere sabelean atxikitzen ditu basapiztiak, kaka bilakatu nahian.

“Basapiztiaren sabelean” izenburu-ideia Jack Henry Abbott amerikar preso komunistaren espetxe-kronikatik hartua da eta egokia iruditu zait Toulouse-Seysseseko espetxean idatzi nituen testuak biltzeko.

Espetxe hartan euskaldun bakarra izanik, ziegan bakarrik egonik, eta ziegan hogeita bi ordu itxirik, erlojuaren kontrako borroka bilakatu zen idaztea.


 


 
ERLOJUARI ERASO BASAPIZTIAREN SABELEAN
-espetxealdiaren kronika ironikoa-
I
 

2014(e)ko uztailakren 4(a), ostirala

Hemen naiz, ez gelditzeko baina
















Hemen naiz, ez gelditzeko baina
Markel Ormazabal
Txalaparta (2014)
 

“Espazio ezkutu bat da kartzela, gizartearen angelu itsua.”

Markel Ormazabal Donostiakoa da eta, Euskal Herriko gazte aunitzek bezala, espetxea ezagutu du bere militantzia politikoagatik. 2007an espetxeratu zuten hondar aldia, Jarrai-Haika-Segi aferagatik sei urteko espetxe zigorra betetzeko.

2014(e)ko uztailakren 1(a), asteartea

Lakartxela


Txiste erraza nahi genuen saihestu… tira, bi urte beranduago, kartxelara itzuli ginen. Mapa batzuetan Kartxela, bertze batzuetan Lakartxela. Edozein modutan, Alcala Meco eta Soto del Real baino erosoagoa, maldan goiti izan arren.

2014(e)ko ekainakren 27(a), ostirala

Leyenda del Golem


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Leyenda del Golem
Ivana Pecháčková
Meander argitaletxea


Soy un antiguo estudiante convertido en miembro de una ambulante compañía de teatro. Hace un par de horas que he llegado a Praga.
-¿Y qué te trae a la madre de las Ciudades? –se intereso el bachiller de los ojos vivaces.
-El Golem –reconoció Johan de mala gana, después de dudar un momento.”


Berriki arte Golem zinema batzuen izena baino ez zen guretako, Pragako lagunek “Leyenda del Golem” izeneko liburua oparitu ziguten arte.


Wikipedian begiratuta honako azalpena aurkitu genuen:

“Izaki hau bizirik gabeko materiaz egina dago. Gaur egungo hebreeraz Golem hitzak "ergel" nahiz "inozo" esan nahi du. Dirudienez izen hau gelem hitzetik eratorria omen da, honek "lehengai" esan nahi duelarik. Gershom Scholemek bere "Kabala eta sinbolismoa" liburuan dioenez, Golema Pragako ghettoan hogeita hamahiru urtez behin sarrerarik gabeko gela bateko leihoan agertzen den izakia omen da.”

2014(e)ko ekainakren 25(a), asteazkena

Ireber, oinez gailurra


 
Arrarats herrian (Basaburua) paratua genuen hitzordua, ez sobera goiz egia erran, aitzineko egunean besta egin ahal izateko. Zonaldea zoragarria iruditu zitzaigun, mendiz eta basoz inguraturik.

Helburua: Ireber mendia igotzea (1.206 m) "oinez gailurra" egitasmoaren baitan.

2014(e)ko ekainakren 20(a), ostirala

La vie rêvée d'Ernesto G.


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
La vie rêvée d’Ernseto G.
Jean-Michel Guenassia
Éditions Albin Michel (2012)
 

“Ze liburu eramanen dut?” Ohiko galdera da honakoa bidaia baterako motxila prestatzean. Guk, aukeran, joaten garen lekuan girotutako eleberria nahiago izaten dugu. Pragarako baina, ez genuen deus berezirik aurkitu, hortaz, bizpahiru liburu hartu genituen irakurri gabekoen apalategitik.

2014(e)ko ekainakren 18(a), asteazkena

Beltzazulo


 
Kobazuloen eta leizeen barnean beti dago ilun, hortaz, alferrik da goiz jaikitzea. Goizeko 11etan paratu genuen hitzordua, Sorogaingo aterpean gosaltzeko. Eta, tripa ongi beteta, apur bat aitzinago joan ginen autoz, Adi aldera ateratzen den pistaren bidegurutzeraino. Txatarra guzia jantzita, pistatik goiti abiatu ginen oinez.

2014(e)ko ekainakren 11(a), asteazkena

Alpinismo bisexual











 
 
 
 
 
 
Alpinismo bisexual
Simón Elías Barasoain
Pepitas de calabaza (2013)
 

“Ez genuen sokada babesten, maitasuna baizik.”

Onartzen dugu, azalak eraman gintuen liburura. Azalak eta izenburuak. “Alpinismo bisexual y otros escritos de altura”. Marketinak funtzionatu zuen nonbait. Hala ere, liburuaren edukia azala eta izenburuaren mailan dagoela erran beharra dago. Beraz, gaitz erdi.

2014(e)ko maiatzakren 30(a), ostirala

Galo


 
Otxola espeleologia taldeak duen lokaletik Lekunberrira abiatu ginen eta ostatu batean mokadu bat jan ondoren, Guardetxerako bidea hartu genuen. Guardetxeko pista Pagomariraino korritu genuen. Ondoren, buzoak, kaskoak eta txatarra guzia jantzita, leizearen sarreraraino joan ginen oinez.

2014(e)ko maiatzakren 24(a), larunbata

Pueblo colombiano pa'la mesa


FARC-EPko gerrillariek, Kubako “Cuentas claras” rap taldearekin batera, “Pueblo colombiano pa’la mesa” izeneko kanta garbatu dute.
 
 

KOLONBIAKO BAKE-PROZESUA BULTZATU!

Kolonbiako nekazariek pairatzen duten egoera islatu nahi izan dute bideoan.

2014(e)ko maiatzakren 20(a), asteartea

La revuelta del pueblo cucaracha



 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
La revuelta del pueblo cucaracha
Oscar Zeta Acosta
Acuarela & A. Machado

«¿Qué pinche cabrón ha dicho alguna vez que la revolución tiene que ser un coñazo? ¿Por qué no puede uno ser serio y divertirse al mismo tiempo? ¿Quién dijo que tienes que sufrir y deprimirte? Desde hace ya dos semanas, desde mi conversación con Stonewall, he estado más sobrio que un muerto, culpable. ¡A la mierda!
-¿Vosotras tenéis algo de mota?»

Iruñera joanak ginen mandatuak egitera eta, denbora tartetxo bat probestuz, Katakrak ezagutzera hurbildu ginen. Arriufa! La Hormiga Atomica txikiegia zen eta orain Katakrak handiegia… nondik hasi begiratzen?

2014(e)ko maiatzakren 19(a), astelehena

Tximua


Igotzea, jaistea, frakzionamentuen igarotzea… oinarrizko ariketak ikasi eta praktikatu genituen larunbat goizean Peñarteako eskalada eskolan (Karraskal lagunendako). Horren ondorioz, gorputzeko gihar guziak xehatuak genituen igande goizean. Hala ere, gogoz agertu ginen Otxolakoen lokalera.

Stock 13


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 Stock 13
Edorta Jimenez
Txalaparta


“Harmonia unibertsala, agindu biblikoa, bolero edo tangoko hitzak, zergura, baina egia axiomatikoa. Pikuarekin zein txirlarekin berdin-berdin balio duena. Jan nirea, Nik zurea jaten dudan moduan.”
Stock 13. Edorta Jimenez

Egunkariaren bidez izan genuen liburuaren berri, baita azalaren inguruko gorabeherak ere. Orduan ezin izan genuen eskuratu. Batetik, ez genuelako liburudendara joateko aukerarik, eta bertzetik, ahalke apur bat ematen zigulako gure mandatariari eskatzea.

2014(e)ko maiatzakren 16(a), ostirala

Labaien



Bertizko turismo bulegoan kontratatu genuen gidaria eta, prezio berean, helikopteroz eraman gintuzten Labaien herriraino (Malerreka). Herritik kobazulorainoko bidea oinez egin genuen. Izugarri polita zegoen dena, eta azpimarratzekoa da bide bazterretan dauden gaztainondoak, baina hatsankaturik ailegatu ginen kobazuloaren sarrerara.

2014(e)ko apirilakren 30(a), asteazkena

Egia esan


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Egia esan
Peru Magdalena
Elkar, 2013

 
Elkarrizketa Sautrela saioan ikusi genuen, internetez, eta maitatu egin genuen. Liburu interesgarria iruditu zitzaigun. Aitaren desagertzea eta bilaketa, bidaia, era guzietako aipuak eta pertsonaiak… Osagaiak ezinago erakargarriak ziren.