2014(e)ko abenduakren 8(a), astelehena

Atzamarrak eta irribarreak Durangoko orgian


Ni eta hi, gu garete. Durangoko azoka euskal kultu(r)aren besta dunk. Kontsumismoaren besta dionk nire ni antisistemak. Buaj, hoa antzarak ferratzera. Eta hi, nor ostia haiz? Ni? Ni hi naunk. Gu. Gutarrak, alkatxofak bezala.

N(h)ire gu guziak aritu ditunk eztabaida pitoan, (b)orroka antzuan. Bakeari aukera bat eman nahi (ge)nionan eta ondorio bakarrera ailegatu gaitunk: Durango orgia bat dunk.

Kulturaren orgia, (hiper)kontsumoaren orgia, eskuararen orgia, erdaren orgia, liburu(ki)en orgia, diskoen orgia, (n)egutegien orgia, pailazoen orgia, sosaren orgia, pap(er)aren orgia, droga(ina)ren orgia, musikarien orgia, idazleen orgia, kame(rino)ren orgia, (h)el(du)en orgia, haurren orgia, argien orgia, (h)itzal(di)en orgia… Orgien orgia.

Sexu(ar)ena ere?
Ba al dago disko erotikorik Durangon? Ez zakinat. Eta liburu erotikorik?

Erotikak ba al du lekurik (euskal) literaturan? Bon, hor zagonk Txalapartako bilduma. Txalaparta? Musikan ala literaturan? Literaturan literotura. Eros, ero, erotikoan erotzeko. Gehiago?

Sinatu? Ezeroso ni. Ezeroso hi. Ezeroso n(h)ire gu. Ahalkea. Ahalketurik hi hau idatzi ondoren? Jende(tz)ari begira, liburuen bertze aldean arrotz. Literotura bilduma gure artean. Edortaren zakilari begiratu dionk eta keinua egin dionk hire lagunari. Irribarreak marraztu ditunk zuen aurpegietan. Bertan gelditu zarete bederen. ‘Orpoz orpo’ren pistola lekuz kanpo iruditu zaink. Eskua luzatu eta ondoko azaleko kuleroa laztandu dunk. Atzamar jostalaria. Bertze keinu bat begiradarekin eta irribarre gehiago. Hartu, ukitu, sentitu, usaindu. Buelta eta buelta. Liburuaren ipurdia irakurri dunk ospa egin baino lehen. Bai, ospa egin dunk. Agur. Aio Pelayo libururik erosi gabe. Bertze batean izanen dunk.

Azokatik aterata parez pare agertu dunk pankarta.
“Norberak masturbatzen du hobekien bere burua”

N(h)ire buruari orpoz orpo, bakardadearen dantza Durangoko jendetzaren artean.
 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina