2014(e)ko apirilakren 30(a), asteazkena

Egia esan


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Egia esan
Peru Magdalena
Elkar, 2013

 
Elkarrizketa Sautrela saioan ikusi genuen, internetez, eta maitatu egin genuen. Liburu interesgarria iruditu zitzaigun. Aitaren desagertzea eta bilaketa, bidaia, era guzietako aipuak eta pertsonaiak… Osagaiak ezinago erakargarriak ziren.

2014(e)ko apirilakren 29(a), asteartea

"Hitzen Uberan"en egindako elkarrizketa (2013)


'Hiru ilargi laurden' eleberria Metaziri-ren eskutik

Ihesean zebilela idatzi zuen Enesto Prat Urzainki Little-ek Hiru ilargi laurden eleberria. Bertan besteak beste arkeologia delarik hizpide, abenturazkoa izan zitekeen tentsioa eta gizarte-gomuta uztartzen ditu eleberriak. Egileak berak dioen moduan 'abentura handiena liburua bera idaztea izan da' eta politika eta kritika soziala dira liburu ardatz nagusiak.
 
Ernesto Prat Urzainki 'Little'ekin solasean

Hiru ilargi laurden



2014(e)ko apirilakren 28(a), astelehena

Liburu gomendioa*


 
“Bizi behar dugu”
Xanti Zapirain, Kaiku
Txalaparta (2005)
 
 
“-Xanti, gaur zer ekarriko dut, Egin ala ogia?
Hori da galdera alua errefuxiatu batentzat, Egin ala ogia, biak ogia izaki.”
 
Errefuxiatuek Euskadin bizi behar dute pintaketaren itzalpean koxkortu ginen, Iruñerriako herri erdaldun baten. Orduan ez genekien zer zen Euskadi zehazki, zer edo zer exotikoa uste genuen. Errefuxiatu hitzaren esanahia ordea ez genuen ezagutzen, ulertzen. Zerbait abstraktua zen, edo ikusiezina.

Lozen izan nintzen*


Ateko txirrinak jo zuen, eta ez omen nuen entzun. Berriz jo zuen, ozen, gorgarri, eta iratzarri egin nintzen. Elefante baten buruko mina neukan. Mesanotxeko ordularia begiratu nuen begi itxiekin: eguerdiko hamabiak eta hemezortzi minutu ziren. Begitartea estutu nuen atzamarrekin, indar nahikorik bildu nahian. Ohatzean eseri nintzen. Aurreko eguneko prakak neramatzan jantzirik, eta ez-dakit-noizko gayunboak. Kamisetarik ez. Pasilloko ate aldera begiratu nuen. Asperen egin nuen. Nagiak atera eta jaiki egin nintzen, oreka mantentzeko besoa paretan paratuz. Pasillo guzia zeharkatu nuen, ziroka, burua ezin goratuz. Basamortuko zeharkaldia. Apenas begiak ireki gabe eta begiratu gabe ireki nuen atea.

Gazako ilargia*


(Ideia batek hamaika buelta eman ditzake loezinak jotako iheslariaren buruan. Hurrengo testuaren ideia kanta izateko sortu zen. Alabaina eta arrazoi ezberdinengatik, ez zen horrela gauzatu, eta horra doa testu bilakaturik, ea horrela burutik ateratzen den)
 
GAZAKO ILARGIA
 
-Infernu honetatik ihes egin beharko genuke -erran zuen amak behin.
-Ihes egin? Nola? Nora? -arrapostu zion aitak- Lau pareta hauetatik aparte ez dugu bertze ezer... Gainera, hau da gure lurra, lur palestinarra... Gure arbasoak lur honetan bizi ziren gu bizi garen bezal-bezala. Eta gure seme-alabak ere lur santu honetan biziko dira.
Ama begira geratu zitzaion aitari, mutu baina pentsakor. Ez zien aitaren solasei erantzun baina “hau ez da bizitzea, hau hiltzea da” pentsatzen zuela iruditu zitzaidan. Gero, guri zuzendu zigun bere beirazko begirada, beren seme-alabei alegia, bonbei eta misilei gutako nork biziraunen zuen asmatu nahian bezala.

A ze parea!*


Menditik doaz, bakarrik, gaurkoa egun hobea izanen delakoan, eta tentu handiz dabiltza, xuabe, asotsik ez ateratzeko ahaleginetan. Urrats berri bat eman orduko alde guzietara begiratzen dute, mesfidagaitz. Emeki-emeki aitzinet darraie alabaina, gainditutako harri eta zuhaitz bakoitza irabazitako borroka bailiran, gerra orokorra irabaztea amets.
Arrabots ttiki batzuk aditzen dira alde batean bat-batean. Mugimendu erreflexu batez burua jiratu eta hortxe ikusten dute arrotza, kieto, berari begira. Zast! Begiek talka egiten dute. Begirada mantentzen diote elkarri, batak bertzeari mesfidantzaz aztertuz. Horrela jarraitzen dute segundo luze batzuk, minutuak beharbada, eta ez da deus gertatzen. Begiak bertzearen begietan josirik dituzte, lehenengo urratsa nork emanen. Baina ez da deus gertatzen. 

Froga sendoak*


-Hemen daude azken atxilotuari atzemandako dokumentuak nire sargento.

-Beraz, froga argiak dira, ez? Zalantzarik gabekoak.

-Bai nire sargento, batez ere “Etorkizun hurbila” izenekoa. Hemen duzu kopia bat:

 

ETORKIZUN HURBILA

 

2008ko Sanferminak ziren, 7a edo 8a, ez dakit, eta bizpahiru egun neramatzan gau-pasaz. Nire arropa ez zen zuria baizik eta tonalidade guzietako beltzak eta moreetakoa. Hautsia zenbait tokitan. Leher kaka eginda nengoen eta nire ibilkerak, bizkarra estrategikoki makurturik, aurre egiten zion grabitatearen legeari. Begi bat ez zitzaidan apenas irekitzen (mozkorra nagoelarik beti berdin gertatzen zait). Kalimotxoaren ardoak ederki koloreztaturik neramatzan ezpainak eta aho barnea infernu bat zen: hortzetako zikinaren erliebea senti nezakeen mingain lodituarekin eta zenbait tokitan zauriak nituen. Ez dut oraindik erran, baina noski, sosarik gabe nengoen eta txartel eta karnet guziak galdurik.

2014(e)ko apirilakren 26(a), larunbata

Free Peltier "Little horse"n*


Gaua zen erreserba zaharrean. Basoa mutu zegoen, tarteka, animaliaren baten ihesak isiltasuna apurtzen zuen. Edwin, gure protagonista, bidezidorretik zihoan ilunpetan. Ilargiak frontalik gabe ibiltzea ahalbidetzen zion. Eskerrak. Gauaren iluntasunean argi baten mugimendua sobera deigarria litzateke. Guardek aise ikusiko zuten eta hauen jazarpenak arriskuan paratuko zuen abentura.

2014(e)ko apirilakren 25(a), ostirala

B.B. y olvídalo*

        

B. B. Baztandarren Biltzarra, goizeko 10ak. Zoritxarrez, eguraldi ona egiten du eta eguzki gupidagabe batek ebasten dit loa. Lurrean nago, Elizondoko gaztetxearen ondoko zakarrontzien artean. Pixa eta potada usaina dago. Gaua basatia izan da -nire buruko mina horren froga da- eta zaborrak gainezka egiten du bazter guzietatik. Mailutzar batek gogorki jotzen du nonbait eta horren oihartzunek nire burutxoa betetzen dute.