2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

Egia esan


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Egia esan
Peru Magdalena
Elkar, 2013

 
Elkarrizketa Sautrela saioan ikusi genuen, internetez, eta maitatu egin genuen. Liburu interesgarria iruditu zitzaigun. Aitaren desagertzea eta bilaketa, bidaia, era guzietako aipuak eta pertsonaiak… Osagaiak ezinago erakargarriak ziren.

 
Piro Beltzak irakurtzen ari zela erran zigun eta, ea zer moduz galdetuta, bertzerik gabe erantzun zigun. Hala ere, gure etorkizun hurbilerako irakurketen artean segitu zuen liburuak.

Aste zenbait igarota, muturren aitzinean agertu zitzaigun Baztango liburutegian, eta hartu egin genuen.

Osagaiak alde izan arren, ez genuen irakurketa dinamikoa izan eta hiru bat astetan luzatu zitzaigun. Alabaina, onartu behar dugu gustura aritu ginela liburua eskuetan hartzen genuelarik, izan ere, idazkera txukunekoa da.

Laburbilduz: istorioa maitatu dugu, idazkera maitatu dugu, aipuak maitatu ditugu, estiloa maitatu dugu… baina luze egin zaigu. Zer duen sobran edo non moztu zaila da erraten baina, EGIA ESAN, ehun bat orri gutxiagorekin (adibidez) nahiagoko genukeen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina