2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

Leyenda del Golem


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Leyenda del Golem
Ivana Pecháčková
Meander argitaletxea


Soy un antiguo estudiante convertido en miembro de una ambulante compañía de teatro. Hace un par de horas que he llegado a Praga.
-¿Y qué te trae a la madre de las Ciudades? –se intereso el bachiller de los ojos vivaces.
-El Golem –reconoció Johan de mala gana, después de dudar un momento.”


Berriki arte Golem zinema batzuen izena baino ez zen guretako, Pragako lagunek “Leyenda del Golem” izeneko liburua oparitu ziguten arte.


Wikipedian begiratuta honako azalpena aurkitu genuen:

“Izaki hau bizirik gabeko materiaz egina dago. Gaur egungo hebreeraz Golem hitzak "ergel" nahiz "inozo" esan nahi du. Dirudienez izen hau gelem hitzetik eratorria omen da, honek "lehengai" esan nahi duelarik. Gershom Scholemek bere "Kabala eta sinbolismoa" liburuan dioenez, Golema Pragako ghettoan hogeita hamahiru urtez behin sarrerarik gabeko gela bateko leihoan agertzen den izakia omen da.”

 
Leyenda del Golem ez da eleberri bat, ipuin luzea baizik. Guk aski gustura irakurri dugu, hortaz, euskarazko bertsioa aldarrikatu nahi dugu (beharbada euskaraturik dago jadanik eta ez gara enteratu…).

“¿De qué me sirve saber todo sobre filosofía y leyes, si constantemente me suena el estómago? Hay que tener la valentía de perseguir los propios sueños, de tener fe en uno mismo. La suerte sonríe al audaz.”


Protagonista Johan izeneko alemaniarra da eta, Golemi buruz ia dena dakiela konbentziturik, izaki honen bila abiatuko da Pragaraino.

“-Dicen que esta ciudad en el centro de Europa es el umbral a otros mundos. Seguro que me lleva a alguno de ellos –dijo meditativamente Johan en aquel gris amanecer de octubre.”


Löw izeneko errabinoak sortu omen zuen Golema, Moldava ibai ertzeko lokatzez XVI. mendean, Josefov edo Judutar auzoa juduen aurkako erasoetatik babesteko helburuz, baita Sinagoga Zahar-Berriko betebeharretan lagundu zezan ere.

Pragako sinagoga Zahar-Berria
Legezko erritualak burutu ostean, Löwek Golema garatu eta hebreerazko sorginkeri batzuk aipatzearekin bat biziarazi egin zuen.

Löw errabinoaren eskultura
“Estudiad con aplicación y sabed que la respuesta a todo se encuentra en los libros. Pero si queréis sacad de ello algún provecho, no temáis cambiar la biblioteca por el bosque, aunque este oscuro."



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina