2014(e)ko irailakren 29(a), astelehena

Baleak ikusi ditut

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Baleak ikusi ditut
Javier de Isusi
Astiberri
 
 
Javier de Isusiren lanak maite ditugula ahoan ilerik gabe erran izan dugu. Zinez. Los viajes de Juan sin Tierra bildumaren lau tituluak zoragarriak iruditzen zaizkigu. Zoragarriak marrazketa aldetik, zoragarriak gidoia aldetik… Zoragarriak, sinpleki.
Baleak ikusi ditut istorioaren kasuan antzekoa, nahiz eta marrazketa estiloa apur bat aldatu duen. Kasu honetan, akuarelak eta tinta erabiliz, grisak dira nagusi liburuaren biñetetan, hori kolorearekin jokatuz kontraste moduan.

Javier de Isusi
Edozein modutan, denboran jauziak egiteko eta enkuadreekin jokatzeko egileak duen trebetasuna azpimarratzekoa iruditzen zaigu. Teknika hauek irakurlea istorioan barneratzea eta kontakizunari lotzea erdiesten dute.
Istorioaren planteamendua zinez interesgarria iruditu zaigu. GALeko mertzenario ohi bat eta ETAko militante bat Proventzako kartzela batean ezagutuko dira. Aldi berean, ETAk aita hil dion eta ETAko militantearen laguna zen bertze pertsonaia bat da istorioaren hirugarren ardatza.
 
Los viajes de Juan sin Tierra
 
Kontakizunak aitzina egiten du hiru pertsonaia hauen hausnarketen bidez.
Liburuaren ahulgunerik aipatzekotan, erran behar dugu elkarrizketa baten bat, euskal presoek ETAren borrokaren inguruan espetxean duten baten bat errate baterako, ez zaigula sinesgarria suertatu.
Bertzetik, onartu behar dugu nekatzen hasiak garela apur bat damutuen errekurtso literarioaz, hau gehienbat zinean erabili bada ere.
 
 
Jatorrizko istorioa gaztelaniaz da sortua eta itzulpena Bego Montorioren lana izan da.
Maialen Albizuriren Estatuen gerra izeneko ipuinak ixten du liburua, eta, liburuak egiten duen moduan, hausnarketarako tartea ematen du dudarik gabe.
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina