2014(e)ko irailaren 17(a), asteazkena

'Orpoz orpo' kalean da!



'Orpoz orpo' eleberri erotikoa labetik atera berria da!



Sinopsia:

"Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari.
Liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio.
Nafarroan hasi eta Euskal Herritik oso urrun amaituko den alde-egite eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza emango dioten kideak, poliziak, Erakundea... Hala, bada, estutzen doan bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea, heriotza eta erlojua."


Hemen, info 7 irratian Mikel Soto Txalapartako editorearen liburu gomendioa:
 

 
Eta ez atzendu:

Irailaren 18an, ortzegunean, aurkezpen ofiziala eginen dugu goizeko 11:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan.

Urriaren 10ean, ortziralean, Baztango aurkezpena arratsaldeko 8:30ean Elizondoko gaztetxean.

‘Orpoz orpo’ liburuaren aurkezpena zure herrian, edo gaztetxean, edo ikastetxean, edo… egin nahi baduzu, ez izan pitoa eta para zaitez gurekin harremanetan!

 

Orpoz orpo sexuari, umoreari, politikari… Orpoz orpo literaturari!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina