2014(e)ko abuztuakren 19(a), asteartea

Pedro Mari
















Pedro Mari
Marko
Arturo Campion kultur elkartea (1995)

 

Ostatuko hitz aspertuen bidez ezagutu genuen komiki hau, eta plazer handia izan da, izan ere, istorioa gustatu zaigu, gidoia gustatu zaigu eta marrazkien estiloa gustatu zaigu.
Arturo Campionek 1895. urtean idatzi zuen izen bereko ipuinean dago oinarrituta eta Marko marrazkilariaren lana da. Hondar orrietan irakurri dugunaren arabera, “Arturo Campion” kultur elkarteak argitaratutako komiki sailaren barnean agertu zen, Asiskoren “Erraondo” eta “Itzaltzuko koblakaria” lanen artean.

Arturo Campion
 
Istorioa 1793. urtean hasten da eta Pedro Mari izeneko baztandarra da protagonista.

Amodio kontuak aipatzen dira hasiera batean baina gerra da nagusi kontakizunean, baita frantsesek eta espainolek asmatutako mugak euskaldunen artean sortutako aldrebeskeriak ere.

Ameriketarako bidean, Pedro Mariren patuak bertzelako norabidea hartuko du.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina