2014(e)ko abuztuakren 7(a), osteguna

La isla bajo el mar


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
La isla bajo el mar
Isabel Allende
Mondadori
 

Onartuko dugu, ez gara batere best-sellerzaleak. Liburu honek bi urte baino gehiago zeramatzan apalategian, irakurria izateko esperoan, eta 2014ko uda honetan ailegatu zaio txanda.

Hiru ziren, hiru, espetxetik aterata liburu denda batean sartu ginen lehen aldian erosi genituen liburuak. Bat (hiruetatik lehena irakurri genuena), Iñaki Ochoa de Olzaren “Bajo los cielos de Asia” (Saga). Zoragarria. Gainera, egilearen heriotzak zerbait berezia gehitu zion irakurketari. Bi (bigarrena irakurri genuen), Mario Vargas Llosaren “El sueño del celta” (Alfaguara). Egilearekiko aurreiritzirik gabe, onartuko dugu liburua gustatu zitzaigula. Eta hiru, hau bera, Isabel Allenderen “La isla bajo el mar”.

Isabel Allende
Uztaileko oporretara eraman genuen, eta irakurri egin genuen. Egia errateko baina, liburu bakarra eraman genuelako irakurri genuen, izan ere, hainbertze detaile ematen dituzten narrazioak ez ditugu sobera maite eta ziur gara bertze libururen bat izatekotan abandonatu eginen genuela.


Bi atal ditu liburuak. Lehena 1770-1793 urteetan gertatzen da, Saint-Dominguen, eta bigarrena 1793-1810 urteetan, Luisianan. Protagonista nagusia Zarité izeneko esklaboa da, Toulouse Valmorain frantses lurjabeari saldua dena.
 
Trama aldetik ongi, pertsonaiak ongi, dokumentazioa ongi (batzuetan gehiegi akaso baina tira), istorioaren garaia nahiz kokapen geografikoak interesgarriak… Baina sobera detaile narrazioetan, eta gehiegi luzatzen da kontakizuna.

Esklabotza, beltzen matxinadak, plantazioak, budua, zurien errepresaliak, zigorrak, amodioa, sexua… denetarik aurki daiteke.

Ez zaigu hain luzea egin baina ez gaitu sobera lotu ere ez. Best seller bat, bertzerik gabe.
 

 
 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina