2014(e)ko maiatzakren 20(a), asteartea

La revuelta del pueblo cucaracha



 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
La revuelta del pueblo cucaracha
Oscar Zeta Acosta
Acuarela & A. Machado

«¿Qué pinche cabrón ha dicho alguna vez que la revolución tiene que ser un coñazo? ¿Por qué no puede uno ser serio y divertirse al mismo tiempo? ¿Quién dijo que tienes que sufrir y deprimirte? Desde hace ya dos semanas, desde mi conversación con Stonewall, he estado más sobrio que un muerto, culpable. ¡A la mierda!
-¿Vosotras tenéis algo de mota?»

Iruñera joanak ginen mandatuak egitera eta, denbora tartetxo bat probestuz, Katakrak ezagutzera hurbildu ginen. Arriufa! La Hormiga Atomica txikiegia zen eta orain Katakrak handiegia… nondik hasi begiratzen?

Zenbait itzuli eman eta gero La revuelta del pueblo cucaracha aurkitu genuen, alimaleko aurkikuntzan izan zena.

Oscar Zeta Acosta da egilea, Búfalo Pardo edo El Zeta ezizenez, eta Los Angeleseko Polizia departamentuak Pantera Beltzak baino arriskutsuagoa zela erran zuen.


«Si salgo elegido Sheriff, haré todo lo que esté en mi mano para disolver la oficina. La comunidad no tiene necesidad de asesinos profesionales. Los organismos de este condado de velar por el cumplimiento de la ley, de esta nación en general, han sido creados para la protección de unos pocos, para el mantenimiento del statu quo… La policía es el brazo violento de los ricos y voy a deshacerme de ella…»

Eleberrian zehar mugimendu chicanoaren gorabeherak aurkituko ditugu era pito batean kontaturik, marihuana, alkohola, anfetak eta LSDa desobedientzia zibila, anarkia, poliziaren basakeria eta chicanoen eskubide politikoen defentsarekin nahasten direla.

Horregatik edo hargatik, gustatu egin zaigu eleberria, ezberdina delako formetan eta ezberdina delako gaian, izan ere, jatorrizko herrien zein beltzen kasuetan ez bezala, ez zaigu iruditzen chicanoen borrokak maiz ageri direnik lan literarioetan. Hortaz, euskarazko itzulpena aldarrikatu nahi dugu.

La revuelta del pueblo cucaracha euskaraz orain!

Egilea chicanoen abokatua izan zen, ekintzailea, eta eleberria autobiografikoa dela erran daiteke, bere bertze eleberria bezala: La autobiografia de un Búfalo Pardo.

«Desde hace un par de años vengo husmeando por los pasillos del palacio de justicia, merodeando por La Voz a la espera de que una de estas hijas del sol se me eche encima, se confíe a mis enormes brazos y mi poderosa dentadura. ¿Cuántas veces me he ido a la cama caliente? ¿Solo? ¿Cuántas veces he gritado: Viva la Raza! esperando ligar una?»

Chikanoen Malcolm X deitu zuten aunitzek, eta Hunter S, Thompsonek pertsonaia bilakatu zuen Miedo y Asco en Las Vegas eleberrian, Dr. Gonzo izenpean. Hondar eleberri hau pantaila handira eraman zelarik, Benicio del Torok jokatu zuen Dr. Gonzoren papera.
 

Oscar Zeta Acosta 1974an desagertu zen. Poliziaren hilketa politikoa edo trafikanteen eskuetan, Mazatlánen galdu zitzaion pista, Sinaloan, semeari elur zuriz betetako itsasontzira igo behar zuela telefonoz erran ondoren.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina