2017(e)ko apirilaren 2(a), igandea
2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena
HOTZAK, epilogoa
EPILOGOA
Behin, Kepa Arizmendiren
erakusketa ikusten, flipatu egin nuen apur bat koadro batekin. Sukalde bateko
mahai bat ageri zen, eta mahaiaren gainean sardina lata bat zegoen, bertzerik
gabe. Hori zen dena, hori zen guztia. Pues vaya… pentsatu nuen, eta
momentuan ez nintzen margo horrek adierazten zuen gordintasun guztia ulertzeko
gai izan.
2017(e)ko martxoaren 11(a), larunbata
HOTZAK, hilabete batzuk geroago (XXVII)
XXVII
Gertatutako guztia ezin
sinetsiz zaude. Gehiegi da. Gustura zeunden, sobera buruhausterik gabe. Egunero
sabela betetzea zen akaso zure kezka, kezkaren bat edukitzekotan. Inori
enbarazu egin gabe, xume, horretan ari zinen, gustura. Bat-batean, alimaleko
eskua amildu zen zure gainera, eta atzamar erraldoia zure bila hasi zen. Birritan
pentsatu gabe, ihesean atera zinen. Mundua galtzerdi zikin handi bat da, eta zu
galtzerdi horretan bizi den kukuso bat zara. Kukuso bat baino ez.
2017(e)ko martxoaren 4(a), larunbata
HOTZAK, zazpigarren eguna (XXVI)
XXVI
-Hi Haibol, besarkatu behar
haut, ados? -erran zidan Eiderrek.
-Ados -erantzun nion.
Egia errateko, alimaleko
hotza egiten zuen, eta haizea ufaka ari zen eten gabe. Bikotea (edo
anai-arrebak zehazkiago) bagina bezala besarkaturik ahalegindu ginen lo hartzen
Eider eta biok.
2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna
HOTZAK, zazpigarren eguna (XXV)
XXV
Bi orduko gau motza izan zen,
baina nolako orduak! Haizeak sekulako burrunba sortzen zuen, eta gainera, tai
gabe kolpatzen zituen kanpin-dendaren paretak. Ikaratzeko moduko hotza egiten
zuen.
Hala ere, nekea handiagoa
zen, eta lo hartu nuen.
Bat-batean, kanpin-dendaren
kremailera ireki zuen Flamarique sarjentuak eta, pistola eskuetan, Karlos,
Karmelo eta Eider esnatu zituen.
2016(e)ko ekainaren 19(a), igandea
Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (epilogoa III)
Irria
telediarioan
Berriro
ere zirkuko hartz tronpetajolearen modura paseatu ninduten. Gintuzten. Poliziek
euskaldunok. Polizia batek grabatzen zuen kamerarekin eta hiruk edo lauk antolatzen zuten desfilea. Madrilgo aireportu batean zen ikuskizuna, Polizia
Nazionalaren eskutik.
2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata
HOTZAK, zazpigarren eguna (XXIV)
XXIV
-Puzkerra bota behar dinat,
e?
-Zer?
-Puzkerra bota behar
dinadala.
-Hi Haibol, ez izan zerria!
Andereño batekin lo egiten eta puzkerra bota behar duk?
-Bai, proban. Bat botako
dinat probatzeko, eta usainik badu, ez dinat gehiagorik botako, ados?
-Ze proba eta ze probaondo,
ez bota puzkerrik, ez izan zerria, Haibol.
-Ados… hau emakumea!
2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena
Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (epilogoa II)
Begi
bistan
Kanpotik
handiagoa ematen zuen baina zortzi edo hamar eserlekuko abioneta baino ez zen
Poliziarena, txikia. Aberatsek beren hangarretan antzekoak izanen zituztela
imajinatu nuen, handik eta hemendik garbeoak emateko alderrai. Ate apaletik
sartuta bi motatako izakiak ikusi nituen: eskuburdinak paratuta zituztenak eta
eskuburdinak paratzen zituztenak. Polis y
cacos, alegia. Ni, eskuak bizkarrean lotuta, cacoa nintzen, abionetako hirugarrena hain zuzen. Polisak lau edo bortz ziren naski.
2016(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea
HOTZAK, zazpigarren eguna (XXIII)
XXIII
Haizeak bortizki jotzen zuen,
eta kanpin-dendak beheiti etorri behar zuela zirudien. Errugbi taldeko kide
guztiak kanpotik ostikoka ari zirela ematen zuen. Martxa horretan kanpin-dendak
ez zuen anitz iraunen. Haibol eta Eiderren lo-zakura hurbildu eta nire
lo-zakuaren buruko zilotik eskua aterata kolpe batzuk eman nizkien.
-Jaiki beharko genuke, honek
guztiak pikutara joan behar du luze gabe.
2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena
HOTZAK, seigarren eguna (XXII)
XXII
-Mugikorra piztua duk Haibol
-erran nion Karlosi umoretsu gure lo-zaku hibridoaren barruan mugitu eta bere
goizeko erekzioa nabaritu nuelarik. Keinu lotsatu batez erantzun zidan.
-Nik prestatuko dinat gosaria
-proposatu zuen gaia aldatu nahian-. Te gozoa prestatuko dizuet.
-Tea? -erran nion isekari- Ur
zikin eta funsgabe hori?
2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena
HOTZAK, seigarren eguna (XXI)
XXI
Muturreko hotza egin arren,
energiaz gainezka ikusten nuen nire burua. Bortz eguneko haize eta
elur-ekaitzak pasatu eta gero, izugarrizko moral txutea izan zen zeru oskarbi
hura ikustea. Eguzkiak bere energia guztia eman zidan, eta soka-buru paratu
nintzen, deus erran gabe. Nire hiru soka-kideak herrestan eramateko adina indar
sumatzen nuen nire baitan. Gogoz ekin nion eskaladari.
2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna
HOTZAK, seigarren eguna (XX)
XX
Iratzarri berriak, lo-zaku
hibrido hartatik ateratzeko maniobrekin hasi ginen. Holako batean, nahi gabe,
Eiderrek zera ukitu ninduen, noiz eta goizero bezala, naturak nire txoritxoa
gogortua zuela. Harritzekoa ala ez, bera baino moztuagoa gelditu nintzen ni,
ahalketua. Eiderrek ateraldi xelebre batez kendu zion garrantzia
gertatutakoari.
Gainerakoan, ederki joan zen
elkarrekin lo egin genuen gau hura, bortz izarretako hotel batean bezala.
Bueno, kasik.
2015(e)ko urriaren 11(a), igandea
HOTZAK, seigarren eguna (XIX)
Karlos putakumea, Karlos
putakumea, Karlos putakumea… ez nuen
beste argudiorik buruan izan gau guztian. Behin eta berriz errepikatzen nuen
nire baitan: Karlos putakumea, Karlos putakumea, Karlos putakumea…
2015(e)ko urriaren 10(a), larunbata
HOTZAK, bortzgarren eguna (XVIII)
XVIII
Karmelok erraten zuenaren
arabera, gutitan errepikatua zen neguan Pic de Mallacaneko Shackletonen
Bidea. Elur mordoa pilatzen zen izotzaren gainean, eta horrek dezente
zailtzen zuen eskalada. Dezente eta asko, Jonek erranen lukeen bezala.
Vendetta musika taldeak jotzen zuen Zubi Puntan, jendez lepo
zegoen ostatua, eta garagardo pare bat eskatu eta gero, zera erran nion Joni,
zerbait komentatzeagatik:
-Jende dezente etorri duk, e?
-Bai, decente eta asko -erantzun zidan.
2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala
Polizia erreala fikzioan
Ez
ditut Alatriste kapitainaren abenturak irakurri, eta ez dut uste eginen
dudanik. Afera da 2012an Pirinioen alde batetik bertzerako abioneta hegaldia egokitu
zitzaidala Interpoli esker eta aipatutako kapitainaren liburuetako bat ari zen
irakurtzen nire parean zihoan polizia (ez dakit zergatik baina, ordura arte, Urtubiaren
edo Gimenez Arberen liburuak irakurtzen irudikatzen nituen Interpoleko kideak).
Bada, ulertuko denez, ezinikusia hartu nion Alatriste gaizoari.
2015(e)ko ekainaren 30(a), asteartea
HOTZAK, bortzgarren eguna (XVII)
XVII
Bortzgarren eguna motza izan
zen, horrela eskatu baitzuen Pirinioetako orografiak. Joxe Antonio
Etxebarrietak erran omen zuen behin euskaldunok Europako kurduak garela,
industria eta banka kapitalistaren zama handiarekin, baina kurduen mendien
laguntzarik gabe.
Ez nengoen ados. Bueno,
erdizka.
2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena
HOTZAK, bortzgarren eguna (XVI)
XVI
Ez nion buelta gehiagorik
emanen, erabakita zegoen: egun horretan bertan berarekin lo egiteko eskatuko
nion Karlosi. Ez zegoen hotz hura jasaterik. Aitzineko gauean eskatzekotan egon
nintzen, baina Kubako eztabaida ergelagatik ez nion proposatu azkenean.
Kubakoak koadrilan izan genuen bertze eztabaida pito bat gogoratu zidan.
2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena
HOTZAK, laugarren eguna (XV)
XV
Karlosek esan bezala, infernu
hotza zen hura, ezin hobeki laburbildu Mer de Rêves haranean egun haietan bizi
genuena. Jada ez zen arropa gehiago edo gutxiago jartzea, afera ez zen hori,
afera zen han elurra bera zegoela hotzak. Ezin nuen imajinatzen ahal zer-nolako
sarirekin konpentsatuko ninduen Ama Benemeritak hortik bizirik
ateratzea lortzen banuen, baina hartutako arriskuak hurrengo hogei urteetan
Cadizeko aste santuko prozesioetara joateko baimena eskatzeko eskubide guztia
ematen zidan behinik behin.
2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
HOTZAK, laugarren eguna (XIV)
XIV
Nire txanda zen. Karmelo
soka-buru joana zen goizetik, izotzezko paretan erori zen artio. Gero, bere
gaitasunaren erakustaldi ikaragarria emana zuen Eiderrek, Milentas de Bozes maisuki
gaindituz. Orain, beraz, nire txanda zen. Nik ere kosk egin nahi nion
Shackletonen Bideari.
2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna
Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (epilogoa I)
Azken
guda dantza
Promenade
ordua zen eta nik, mandoak bezala, bueltaka ibiltzeari ekin nion. Patioa ixten
zuen hesiaren kontra bermatu ziren hiru preso eta rapeatzen hasi ziren.
Frantsesez ari ziren, espetxeko edo kaleko frantsesez, ez telebistako
albistegiko gabatxo pedantez. Beren ondoan pasatzen nintzen aldiro zozoturik
gelditzen nintzen aldarri ozen haiek adituz. Bertsolarien antzera, elkarri
erantzuten zioten, itxuraz, erabateko inprobisazioan. Liluraturik eta
disimuluz, beren saioa aditzera gelditu nintzen inguruetan. Une batez, hip
hopari esker, aske sentitu nintzen, ez espetxean baizik eta hiri handi bateko
auzo txiro batean.
2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena
HOTZAK, laugarren eguna (XIII)
XIII
Ez antzara luma, ez eta
ostiarik ere! erran nuen nire baitan,
hau hotza! Hiru aldiz jaiki nintzen gauean arropa gehiago janzteko. Neukan
arropa guztia jantzi eta gero, hutsik gelditu zen motxila. Motxila beraren
barruan ere sartzekotan egon nintzen lo-zakura itzuli baino lehen, matrioska
panpina errusiarren antzera.
2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea
HOTZAK, laugarren eguna (XII)
XII
-Haika mutil, jeiki hadi,
argia den mira hadi -kantatu zidan Eiderrek goizean.
-Bai nausia, argia da,
gure oilarra kanpoan da -arrapostu nion nik.
Argia bazen, baita
hotza ere. Alimalekoa. Gauean ez-dakit-zenbat gradu beheiti egin zuen
tenperaturak eta, Haibol izan ezik, arropa gehiago paratzeko jaiki ginen
gainontzeko guztiok gaueko momenturen batean. Jada ez nuen arropa gehiagorik,
bertan neukan guztia jantzita neraman, eta nik bezala, Eiderrek eta Jonek.
2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena
HOTZAK, hirugarren eguna (XI)
XI
Munduko borondate guztiarekin
aurkeztu nuen nire burua soka-buru joateko bidea irekitzen. Ez nindoan sobera
seguru, baina Karmelori eta Karlosi lan pixka bat kentzeagatik egin nuen.
Halere, ez zuen ematen konfiantza handiegirik zutenik niregan eta Eiderrengan,
eta bide guztia beraiek ireki zuten, lehenik Karlosek, gero Karmelok.
2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena
HOTZAK, hirugarren eguna (X)
X
Jonek
nire ondoan egin zuen lo, nire begien gozamenerako. Grezia klasikoko atleta
baten gorputza zeukan, den-dena bere tokian maisuki zizelkatu eta horniturik.
Hori monumentua!
Kamisetarekin
ez zuen hainbertzerako ematen; baina, kendutakoan, aldizkarietako azaletan
ageri diren modeloen pare zeuden beso gihartsuak, bular landuak eta txokolate
tableta ageri ziren. Ongi depilaturik gainera! Olentzeroa berriki pasatu izan
ez bazen, horrelako bat eskatuko niokeen. Argi eta garbi.
2015(e)ko apirilaren 28(a), asteartea
Eskuara (metaziri 18)
Markel Ormazabalen “Hemen naiz, ez gelditzeko baina”
(Txalaparta, 2014) liburuan aurkitu nuen testua eta biziki maitatu nuen.
2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena
HOTZAK, hirugarren eguna (IX)
IX
Aitorren faltan, nire buruari
besarkaturik iratzarri nintzen. Bera besarkatu eta nire gorputzaren kontra ongi
estutuko nukeen eguna noizbait ailegatuko litzateke; bizkitartean, bere
besarkadak nituen amets.
2015(e)ko apirilaren 19(a), igandea
HOTZAK, hirugarren eguna (VIII)
VIII
2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala
Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (XIV)
IZARRETAN NAUZU
Semetxo/alabatxo
maitea, aita nauzu. Bai, badakit oraindik ez zarela sortu, eta hilabete zenbait
falta direla horretarako, baina, beharbada, sortzen zaren egunean ez naiz
bertan egonen eta azalpen bat zor dizut.
Ez
naiz bertan egonen izarrak ordenatzen egonen naizelako.
2015(e)ko apirilaren 13(a), astelehena
HOTZAK, bigarren eguna (VII)
VII
Sasoiko nengoen, argi eta
garbi. Uste nuen motxilaren pisuak sorbaldak txikituko zizkidala, baina
bigarren egun hartan ez nuen ondorio handirik sumatu eta, harrigarria bazen
ere, lehenengo egunekoa baino aiseago egin nuen bigarreneko ibilbidea. Luzeagoa
izan zen, hori bai, baina desnibel txikiagorekin.
2015(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena
HOTZAK, bigarren eguna (VI)
VI
“Metro guti batzuk bota naiz,
bertzerik ez” esan zuen Karlosek. Aupa baztandarrak pentsatu nuen, ez direla
erortzen, botatzen baizik. Gauza bat da euskaltegian ikasten duguna eta beste
bat, oso ezberdina batzuetan, kalean hitz egiten dena. Baztandarrak, beraz,
harroak beraiek, ez dira erortzen, botatzen dira.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







