Hotzak

Roberto Etxeberriari, Aritz Artieda Xerpari,
Xabi Iriarte Venenori, eta Jose Luis Cisneros Pelayori
Mendiak aunitz eman digu,
kendutakoa aldiz, ezin neurtuzkoa da.

Mikeli
Cuelda!

Kepa Arizmendiri
Bakoitzak berea gurea Euskal Herria!

Begoñari
orri edo liburu oso batean
nekez sartuko zen guztiagatik.
Xabiri
zure amaren arrazoi berberengatik (kasik).

Maite eta Joxepa nekaezinei
eta asteburuko kamarero nekatuei.

Thompsoni
zure dantza epileptikoa gogoan
eta zauden tokian egonik,
Zubi Puntako faunako kide
maitagarrienetako bat izateagatik.
Astearte eta ortzirale goizeko emakume taldeari
nik sinesten ez dudan jainko bati
nire alde errezatzeagatik.

Patxikuri
nahiz eta onartuko didazun
zure urterik destroienak bizitzea
egokitu zitzaizkidala.

Juxtori, Timutiori, Laboari, Paulinori, Agusi, Salomoni…
eta oro har, Zubi Puntako fauna guztiari (apezak barne)
eta Erratzuko petatzu guztiei.


Istorio hau gertatu zelarik nola edo hala Jonen lana oztopatu zutenei,
Aitor etxean ezkutatu zutenei,
eta batez ere, Eiderri lagundu zutenei.
 

Behin, Kepa Arizmendiren erakusketa ikusten, flipatu egin nuen apur bat koadro batekin. Sukalde bateko mahai bat ageri zen, eta mahaiaren gainean sardina lata bat zegoen, bertzerik gabe. Hori zen dena, hori zen guztia. Pues vaya… pentsatu nuen, eta momentuan ez nintzen margo horrek adierazten zuen gordintasun guztia ulertzeko gai izan.

Denbora batera, koadro horren azalpena aditu nion Kepari. Erabat lotuta zegoen iheslari politikoek bizi dituzten bizi-baldintzekin. Kepak margotzeko beharra sentitzen zuen, eta paisai zoragarrietara joateko ezintasunaren aitzinean, bere egunerokoa margotzen zuen, iheslarien egunerokoa: sukalde solidarioak, botila bat, lata bat… iheslarien biziraupen minimalista finean.

Nik, istorio honen kasuan, antzeko zerbait egin nuen nolabait. Bolada batez, ihesean nintzela, Mallacán musika taldearen Mar de suenios diskoa zen nire motxila txikian eramaten nuen disko bakarra. Motxila berean neraman koadernoan idazten hasita, Pirinioetako haran eta mendi bilakatu nituen diskoa zein musika taldea, eta diskoko hamalau kantak, haran horretako geografia.

***

 “Hotzak” 2010. urtean idatzi nuen, egoera berezi samarrean erran dezagun. Oinarrian prentsatik bildutako mendi kronika bat dago, sukalde solidario batean moztu eta “itzalen aroko kaierean” eraman nuena.


Gerora, Elurrek, Estebek, Kristinak, Ospik, Txetxenek, Mikelek… egindako kritikekin osatu nuen. Beraz, mila esker guziei.


Mila esker aunitz ere Pello Uharteri, zuzenketa hain era txukun eta profesionalean egiteagatik.

***

Etsaiaren hatzaparretatik
Egin zenuen ihesi
Kezka larrian geratu ginen
Tristura izanik nagusi
Maite zaitugu, zaindu burua
Guk nahi dizugu adierazi
Jaso ezazu gure musua
Besarkada eta guzi.

***
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina