AURPEGI ZURBILAK
Ez dakit noiztik bizi den gure tribu
mendi hauetan, baina otsoak eta hartzak ilargia sortu zutenetik bederen bai.
Egun batean baina, ezerezetik aterata, zuriak hasi ziren etortzen, gero eta
gehiago, gehiago eta gehiago.
Inorena eta denena zen lurra
bereganatu zuten, baita asmatzen zailak ziren mugak asmatu ere, mendiak eta
basoak erditik bananduz. Soilik paper tolestuetan ikus zitekeen marra batetik
goiti zegoen lurrari