2014(e)ko irailaren 30(a), asteartea

'Orpoz orpo' Berrian


Zakilak gidatutako militantea


Ernesto Pratek 'Orpoz orpo' estreinako eleberria plazaratu du; sexua, euskal gatazka eta umorea nahastu ditu bertan.

Sexuaren militantea. Horixe da Ernesto Pratek kaleratu berri duen Orpoz orpo eleberriko protagonista (Txalaparta). Umorea eta erotismoa dira obraren zutabeak, baina badu ezohikoa den ezaugarri bat ere: euskal gatazka. Hala, iheslari batek sexuarekin dituen gorabeherak azaltzen ditu. Eta autobiografikotik ez badu ere, istorioa zuzenean lotuta dago idazlearen bizitzarekin. 2008an alde egin zuen Pratek, Guardia Zibilarengandik ihesi, eta ezkutuan bizi izan zen, harik eta 2012an atxilotu zuten arte. Ihesean eta kartzelan idatzi zuen, beraz, orain aurkeztu berri duen lana. Egoeraren laztasunaren kontrako «terapia» izan zen. Ihesaldiaren ihesbidea.

'Orpoz orpo' Garan



→ Gara. Orpoz orpo liburuaren aurkezpenaren kronika:
 
 
Xole ARAMENDI
Herrian egindako atxiloketak direla-eta ihesi doa Ipar Euskal Herrira. Han izandako gertakizunak tarteko, Europako hainbat hiritara eramango duen bidaia hasiko du. Bidean emakumeak ditu obsesio idazlearen esanetan «gazte pito eta zakilburua» den Karlosek.
 
HIRU KOLPETAN. Lehenbiziko atala, oso-osorik, sasian zebilela idatzi zuen. Tolosako (Okzitania) espetxean bigarren zatiari heldu zion, eta, behin espetxetik aterata, kalean bukatu zuen liburua.

'Orpoz orpo' Diario de Noticiasen


Bigarren eleberria kaleratu du Ernesto Pratek, ‘Orpoz orpo’

Txalapartak argitaratu duen eleberrian umorea, sexua eta ihesaldia uztartzen dira.

Klandestinitatea, sexua eta umorea: horiek dira Ernesto Prat Urzainki, Little-en (Berriozar, 1978) Orpoz orpo azken eleberriaren hiru gako nagusiak. Hala azaldu zuen egileak berak ostiralean Iruñeko Elkar liburu-dendan ospatutako aurkezpen ekitaldian. Berriozarraren bigarren lana da Txalaparta argitaletxearen eskutik datorren Orpoz orpo, 2013an Metaziri aldizkari kolektiboarekin kaleratu zuen Hiru ilargi laurden-en ondoren. Egileak, herrian egindako atxiloketa batzuk medio Guardia Zibilarengandik ihesi dabilen pertsonaia baten gorabeherak ditu hizpide kontakizun honetan.

2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

Baleak ikusi ditut

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Baleak ikusi ditut
Javier de Isusi
Astiberri
 
 
Javier de Isusiren lanak maite ditugula ahoan ilerik gabe erran izan dugu. Zinez. Los viajes de Juan sin Tierra bildumaren lau tituluak zoragarriak iruditzen zaizkigu. Zoragarriak marrazketa aldetik, zoragarriak gidoia aldetik… Zoragarriak, sinpleki.
Baleak ikusi ditut istorioaren kasuan antzekoa, nahiz eta marrazketa estiloa apur bat aldatu duen. Kasu honetan, akuarelak eta tinta erabiliz, grisak dira nagusi liburuaren biñetetan, hori kolorearekin jokatuz kontraste moduan.

2014(e)ko irailaren 24(a), asteazkena

Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (V)



ETXERA

Libre nintzelarik, euskal presoak, E-TXE-RA! oihukatzen nuen manifetan, idazten nuen afitxetan, margotu pankartetan. Orain, preso nagoela, euskal presoak, KA-LE-RA! oihukatu nahi dut. Lehenik kalera, eta bakoitzak erabaki dezala gero etxera joan nahi duen ala ez.

 

2014(e)ko irailaren 17(a), asteazkena

'Orpoz orpo' kalean da!



'Orpoz orpo' eleberri erotikoa labetik atera berria da!



Sinopsia:

"Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari.
Liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio.
Nafarroan hasi eta Euskal Herritik oso urrun amaituko den alde-egite eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza emango dioten kideak, poliziak, Erakundea... Hala, bada, estutzen doan bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea, heriotza eta erlojua."


Hemen, info 7 irratian Mikel Soto Txalapartako editorearen liburu gomendioa: