Gure jendartea gero eta amerikanoagoa da. Eta nazka
ematen du. Mendebaldeko jendarte kapitalista basapiztia bat da eta espetxea
bere sabela. Hortaz, sistemarako ezerosoak diren pertsonak irentsi eta bere
sabelean atxikitzen ditu basapiztiak, kaka bilakatu nahian.
“Basapiztiaren sabelean” izenburu-ideia Jack Henry
Abbott amerikar preso komunistaren espetxe-kronikatik hartua da eta egokia
iruditu zait Toulouse-Seysseseko espetxean idatzi nituen testuak biltzeko.
Espetxe hartan euskaldun bakarra izanik, ziegan
bakarrik egonik, eta ziegan hogeita bi ordu itxirik, erlojuaren kontrako
borroka bilakatu zen idaztea.
ERLOJUARI ERASO BASAPIZTIAREN SABELEAN
-espetxealdiaren kronika ironikoa-
I