I
“Bidaia arriskutsurako
gizonak behar dira. Soldata apala. Muturreko hotza. Hilabete luzeak erabateko
iluntasunean. Etengabeko arriskua. Ez da bizirik itzultzea ziurtatzen. Ohore
eta errekonozimendua arrakasta lortuz gero.” Honela zioen Ernest Shackletonek tripulanteak
kausitzeko paratu zuen iragarkiak. 1914a zen, eta Antartidara egin nahi zuen
espedizioa. Distantziak mantenduz eta bertze eskala batean, lasai aski izan
zitekeen gure espedizio xumearen laburpena.
Antartidara ez, guk Pic de
Mallacan-era joan behar genuen, Pirinioetara, Shackletonen Bidea eskalatzera,
hain zuzen.