2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

HOTZAK, laugarren eguna (XV)


 
XV

Karlosek esan bezala, infernu hotza zen hura, ezin hobeki laburbildu Mer de Rêves haranean egun haietan bizi genuena. Jada ez zen arropa gehiago edo gutxiago jartzea, afera ez zen hori, afera zen han elurra bera zegoela hotzak. Ezin nuen imajinatzen ahal zer-nolako sarirekin konpentsatuko ninduen Ama Benemeritak hortik bizirik ateratzea lortzen banuen, baina hartutako arriskuak hurrengo hogei urteetan Cadizeko aste santuko prozesioetara joateko baimena eskatzeko eskubide guztia ematen zidan behinik behin.

Karlosek erdi izoztuta zituen bi eskuak. Berez, oso esku handiak zituen, pilotari eskuak edo. Txiki-txikitatik azienda, lan tresnak eta indarka ibiltzera ohituta zegoela nabari zen. Hotzaren ondorioz apur bat gehiago hanpatu zitzaizkion oraindik, eta bi esku baino zakil katalogo bat ziruditen.

-Badakisue ser egingo nukeen gustura orain? -galdetu nuen- Zubi Puntako talo goxo bat jan. Txokolatesko talo eder eta bero bat, bai horise!

-Hori duk hori! Zuetako edozein hilko nikek talo-afari goxo batengatik.

Bazirudien Karlos animatuz zihoala.

-Hara bertzeak zein merke garbituko gintuen! -esan zuen Eiderrek umoretsu.

-Talo trifasikoa eskatuko niken. Hi, Eider, behi-gasnagatik hilko hinduket. Hi, Jon, xingarragatik. Eta hi, Karmelito, ziztorragatik. Hori trifasiko dotorea!

-Espero dut ez egotea inoiz nire bizia zure eskuetan Haibol -zirikatu zuen Eiderrek-, ez bederen gose zarelarik.

-Ez hadi kezkatu, neska, txantxetan ari naun. Edaria, kafea eta kopa ere eskatuko nitizken zuen truke.

Irri egin genuen tarte batez.

Egia esan, edozein gauza emango nukeen Zubi Puntan egoteagatik eta ez mendi madarikatu haietan. Euskadiko ia ostatu gehienetan gertatzen den bezala, mota guztietako konspirazio gunetzat neukan Zubi Punta, putakume habia sarjentuaren hitzetan, baina momentu hartan, Mer de Rêves haranarekin alderatuta, paradisua zirudien. Txokolatezko taloa ahoan irudikatzeak ezinegona arindu zidan apur bat.

-Zuendako talo guztiak -erran zuen Karmelok ezaxola-, nik bederen ez dut porkeri idor hori janen.

-Zer duk hik, ozpin halakoa!

-Taloak? Ez dut hori baino jateko idorragorik ezagutzen. Behin bat jan nuen eta bortz egun egon nintzen kakarik egin gabe gero.

-Hona etorri baino lehen ere taloa jan huen? Zenbat denbora daramak erregeari idatzi gabe? Beharbada idortu ez, baina ozpindu ederki ozpintzen hau komunikazio falta horrek!

Irri egin genuen berriz ere. Ez zegoen zalantzarik, Karlos osatuz zihoan.

Hitz egiten genuen denbora guztian Eiderrek Karlosen eskuak igurtzen zituen, eten gabe, bero ematen saiatzeko. Hor ari zen beraz, igurtzen, igurtzen eta igurtzen. Milentas de Bozes pareta nola eskalatu zuen etorri zitzaidan gogora, nola, oihaneko suge baten pare, paretaren zirrikitu guztietatik labaindu zuen bere gorputz txiki eta fina. Esku bat hemen, oin bat han… Eider behetik ikusirik, erraza zirudien eskaladak, esfortzurik egin gabe aise egin zitekeela gora. Ze neska flexiblea pentsatu nuen, eta beste zeregin batzuetan imajinatu nuen.

Arnedilloko ur termaletara joateko esan zuenean, pentsamendua irakurri zidala eman zuen. Hori bai paradisua. Egun batean, Aitor zelatatzen ari ginela jada, Arnedillon bukatu genuen. Eskalatzera joanak ziren Aitor eta Eider eta, bigarren tunelaren gaineko zenbait bide egin ondoren, ur beroko putzuetara joan ziren. Eskalatzen zuten bitartean, ibaiaren beste aldeko Bide Berdetik zelatatu genituen prismatikoekin eta, putzuetara joan zirenean, hurbil-hurbiletik egin genuen, moztu gabe. Bainujantzia ipini eta erdiko putzuan sartu nintzen. Aitorrek ez omen zuen agoantatzen lehenengo putzuko uraren tenperatura eta erdikora etorri zen, apur bat epelagoa zenera. Biluzik zegoen hippy zikina, eta parez pare ipini zitzaidan, jubilatu batzuen ondoan. Luze gabe, Eider etorri zen bere ondora; hau, zoritxarrez, bainujantziarekin. Ze ona dagoen etarra puta hau pentsatu nuen Eiderren titi borobilak bainujantziaren azpian irudikatu nahian. Aspertu zirenean, putzua zeharkatu eta, arropa mukuru batean utzia zuten tokira joateko, nire ondotik pasatu ziren.

-Barkatu, ba al duzu ordurik? -galdetu nion Aitorri.

-Bai, zortziak hogei guti.

Instintiboki, Aitorren ahotsaren doinua grabaturik gelditu zitzaidan buruan. Gero, begiradarekin jarraitu nien. Suerte apur batekin hantxe bertan aldatuko ziren eta agian titi bat edo beste eskapatuko zen handik edo hemendik. Baina deus ez. Egun hartarako lizunkeri nahikorik zela erabaki zuen Jainkoak nonbait, eta iturri ondoko zuhaitzak ikuskizuna oztopatu zidan.

***

Lever du Soleilen muntatu genuen bibaka oso ezerosoa zen. Toki gutxi zegoen, eta erdi maldan, batere laua. Behin lo-zakuan sartuta, loezinean ibili nintzen, eta irudi bat bestearen atzetik etorri zitzaizkidan. Denetan Eider, nola ez.

Egun horretan bertan eskalatu zuen Milentas de Bozes paretan ikusi nuen, arroparik gabe kasu honetan, arnesa, fisureroak dilindan eta soka lotuta baino ez zeramatzala. Nik, azpitik, paretako izotza bera pasatu ondotik nola urtzen zen behatzen nuen, nola fisureroen metal hotzak zirrarak sortzen zizkion izterrekin kontaktua hartzean, eta nola gogortzen zitzaizkion titiburu ilunak zirrara haien ondorioz. Beherantz begiratu zuen une batean. Eskuak paretatik askatu eta titiak bata bestearen kontra estutu zituen mugimendu sentsual eta borobilez. Suzko irribarrea eskaini zidan, lizun. Bere malgutasun guztia erakutsi zidan, tximinia bat eskalatzen ariko balitz bezala. Eiderren malgutasuna apurtzeko irrikan estutasuna sentitu nuen hankartean. Zakila lehertzekotan neukan. Esku-ahur guztiarekin besarkatu nuen nire zakil hanpatua, eta boteretsu sentitu nintzen. Nire zakiltzar garaiezina munduko aginte-makila zen, eta bere-nire boterea eskuan senti nezakeen. Bero.

Gora eta behera igurtziz hasi nintzen, maitekiro, eta Eiderrek Karlosen eskuak igurtzen zitueneko irudiak etorri zitzaizkidan. Eskuak ez, zakilak ziren. Hamar. Eiderrek, desiraz igurtzen zituen hamar zakilak, nirea ahoan sartu eta mingainarekin kilikatzen zuen bitartean. Han, hemen, hor… zakilak alde guztietan. Hemendik, hortik, handik… zakil gehiago. Eider gai zen zakil guztiez arduratzeko. Aise gainera. Puta horrek gu guztiok batera baino esperientzia gehiago zeukan saltsa horietan.

Nire altzairuzko zakiltzarrak gainontzeko zakil guztiak menperatzen zituen Eiderrek lizunki zurrupatzen zuen bitartean. Bat-batean, Eiderren gainera semena jaurtitzen hasi ziren zakil guztiak, bata bestearen atzetik, Sevillako su artifizialen moduan. Titiak, sabela, ipurdia, alua, aurpegia, ahoa… den-dena zeukan Eiderrek semen likitsez beterik. Goazen uretara erregutu zidan, eta Arnedilloko ur termaletara sartu ginen. Lehenbiziko putzuko urak hotza zirudien gure gorputzen tenperaturarekin alderatuta. Eider ezin zen gehiago ireki eta, erdibitu nazazu, bete nazazu eskatu zidan. Zezena estokera sartzen den moduan penetratu nuen. Bultzada bortitz bakoitzean aiene bat ateratzen nion eta nire zakiltzarrak mina egiten ziola nabaritzen nuen. Garaitua nuen putetan putena. Bere malgutasuna apurtua nuen. Ez zegoen munduan nire zakilaren boterera erresistituko zen alurik. Boterea nirea zen, eskuan neukan. Bero.

Karmelo mugitu egin zen. Ondo-ondoan zegoen lo eta hotzak jota kuzkurtzen zen lo-zakuaren barruan. Eskua mugitzeari utzi nion, zakila askatu gabe. Gehiago nahi dut! Gehiago! oihukatzen zidan zakil hanpatuak.

Segundo batzuk geldirik egon eta gero lo-zakuaren oihala altxatu nuen pixka bat ezkerreko eskuarekin, mugimenduaren igurtzeak zaratarik ez ateratzeko, eta zambombari eragiteari ekin nion berriro.

Arnasa kontrolatzen saiatu nintzen, barrurantz eginez. Bai, bai… hori titi parea Eider! Gorputzak abiadura eskatu zion eskuari. Eiderren ahoan korritzen nintzela imajinatu nuen eta eskuak martxa bat gehiago sartu zuen. Nire semen propioa edateko desira sentitu nuen eta, korritutakoan, eskuarekin ahoratuko nuela pentsatu nuen. Semenaren testura dastatu nahi nuen ezpainetan, nire hazia edan. Ahoa apur bat ireki eta semen-hari fin bat irudikatu nuen ezpain batetik bestera. Atera bezain pronto edango nuen, nire semena edateko desira nuen…

Eta atera zen.

Bero-beroa senti nezakeen semen likitsa eskuan. Eta zakilaren inguruko ileetan. Eta tripan, eta praketan, eta lo-zakuan… Fusila garbitua nuen, gainontzeko guztia zikintzearen truke. Segundo bakan batzuk lehenago sustantzia higuingarri hura edateko desira eduki izanak lotsa sentiarazi zidan. Nazka sentitu nuen. Semena ahoan irudikatzeak goragalea eman zidan.

Mugitu gabe, lo hartu nuen, lo-zakuaren oihala kartoi moduan ihartzen zen bitartean.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina