Otxola
espeleologia taldeak duen lokaletik Lekunberrira abiatu ginen eta ostatu
batean mokadu bat jan ondoren, Guardetxerako bidea hartu genuen. Guardetxeko
pista Pagomariraino korritu genuen. Ondoren, buzoak, kaskoak eta txatarra guzia
jantzita, leizearen sarreraraino joan ginen oinez.
2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala
2014(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata
Pueblo colombiano pa'la mesa
FARC-EPko
gerrillariek, Kubako “Cuentas claras” rap taldearekin batera, “Pueblo
colombiano pa’la mesa” izeneko kanta garbatu dute.
KOLONBIAKO
BAKE-PROZESUA BULTZATU!
Kolonbiako
nekazariek pairatzen duten egoera islatu nahi izan dute bideoan.
2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea
La revuelta del pueblo cucaracha
La revuelta del pueblo cucaracha
Oscar Zeta Acosta
Acuarela & A. Machado
«¿Qué pinche cabrón
ha dicho alguna vez que la revolución tiene que ser un coñazo? ¿Por qué no
puede uno ser serio y divertirse al mismo tiempo? ¿Quién dijo que tienes que
sufrir y deprimirte? Desde hace ya dos semanas, desde mi conversación con
Stonewall, he estado más sobrio que un muerto, culpable. ¡A la mierda!
-¿Vosotras tenéis
algo de mota?»
Iruñera
joanak ginen mandatuak egitera eta, denbora tartetxo bat probestuz, Katakrak
ezagutzera hurbildu ginen. Arriufa! La Hormiga Atomica txikiegia zen eta orain
Katakrak handiegia… nondik hasi begiratzen?
2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena
Tximua
Igotzea, jaistea,
frakzionamentuen igarotzea… oinarrizko ariketak ikasi eta praktikatu genituen
larunbat goizean Peñarteako eskalada eskolan (Karraskal lagunendako). Horren
ondorioz, gorputzeko gihar guziak xehatuak genituen igande goizean. Hala ere, gogoz
agertu ginen Otxolakoen lokalera.
Stock 13
Stock 13
Edorta
Jimenez
Txalaparta
“Harmonia unibertsala, agindu biblikoa, bolero edo tangoko hitzak, zergura, baina egia axiomatikoa. Pikuarekin zein txirlarekin berdin-berdin balio duena. Jan nirea, Nik zurea jaten dudan moduan.”
Stock 13. Edorta Jimenez
Egunkariaren
bidez izan genuen liburuaren berri, baita azalaren inguruko gorabeherak ere.
Orduan ezin izan genuen eskuratu. Batetik, ez genuelako liburudendara joateko
aukerarik, eta bertzetik, ahalke apur bat ematen zigulako gure mandatariari
eskatzea.
2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala
Labaien
Bertizko
turismo bulegoan kontratatu genuen gidaria eta, prezio berean, helikopteroz
eraman gintuzten Labaien herriraino (Malerreka). Herritik kobazulorainoko bidea
oinez egin genuen. Izugarri polita zegoen dena, eta azpimarratzekoa da bide
bazterretan dauden gaztainondoak, baina hatsankaturik ailegatu ginen
kobazuloaren sarrerara.
2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena
Egia esan
Egia
esan
Peru
Magdalena
Elkar,
2013
Elkarrizketa
Sautrela saioan ikusi genuen, internetez, eta maitatu egin genuen. Liburu
interesgarria iruditu zitzaigun. Aitaren desagertzea eta bilaketa, bidaia, era
guzietako aipuak eta pertsonaiak… Osagaiak ezinago erakargarriak ziren.
2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea
"Hitzen Uberan"en egindako elkarrizketa (2013)
'Hiru ilargi laurden' eleberria Metaziri-ren eskutik
Ihesean zebilela idatzi zuen Enesto Prat Urzainki Little-ek Hiru ilargi laurden eleberria. Bertan besteak beste arkeologia delarik hizpide, abenturazkoa izan zitekeen tentsioa eta gizarte-gomuta uztartzen ditu eleberriak. Egileak berak dioen moduan 'abentura handiena liburua bera idaztea izan da' eta politika eta kritika soziala dira liburu ardatz nagusiak.
2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena
Liburu gomendioa*
“Bizi
behar dugu”
Xanti
Zapirain, Kaiku
Txalaparta
(2005)
“-Xanti, gaur zer ekarriko dut, Egin ala ogia?
Hori da galdera alua errefuxiatu batentzat, Egin ala ogia, biak ogia izaki.”
Errefuxiatuek
Euskadin bizi behar dute pintaketaren itzalpean koxkortu
ginen, Iruñerriako herri erdaldun baten. Orduan ez genekien zer zen Euskadi
zehazki, zer edo zer exotikoa uste genuen. Errefuxiatu hitzaren esanahia ordea
ez genuen ezagutzen, ulertzen. Zerbait abstraktua zen, edo ikusiezina.
Lozen izan nintzen*
Ateko txirrinak jo zuen, eta ez omen nuen entzun. Berriz jo zuen, ozen,
gorgarri, eta iratzarri egin nintzen. Elefante baten buruko mina neukan.
Mesanotxeko ordularia begiratu nuen begi itxiekin: eguerdiko hamabiak eta
hemezortzi minutu ziren. Begitartea estutu nuen atzamarrekin, indar nahikorik
bildu nahian. Ohatzean eseri nintzen. Aurreko eguneko prakak neramatzan
jantzirik, eta ez-dakit-noizko gayunboak. Kamisetarik ez. Pasilloko ate aldera
begiratu nuen. Asperen egin nuen. Nagiak atera eta jaiki egin nintzen, oreka
mantentzeko besoa paretan paratuz. Pasillo guzia zeharkatu nuen, ziroka, burua
ezin goratuz. Basamortuko zeharkaldia. Apenas begiak ireki gabe eta begiratu
gabe ireki nuen atea.
Gazako ilargia*
(Ideia batek hamaika buelta eman ditzake loezinak jotako iheslariaren
buruan. Hurrengo testuaren ideia kanta izateko sortu zen. Alabaina eta arrazoi
ezberdinengatik, ez zen horrela gauzatu, eta horra doa testu bilakaturik, ea
horrela burutik ateratzen den)
GAZAKO ILARGIA
-Infernu honetatik ihes egin beharko genuke -erran
zuen amak behin.
-Ihes egin? Nola? Nora? -arrapostu zion aitak- Lau
pareta hauetatik aparte ez dugu bertze ezer... Gainera, hau da gure lurra, lur
palestinarra... Gure arbasoak lur honetan bizi ziren gu bizi garen
bezal-bezala. Eta gure seme-alabak ere lur santu honetan biziko dira.
Ama begira geratu zitzaion aitari, mutu baina
pentsakor. Ez zien aitaren solasei erantzun baina “hau ez da bizitzea, hau
hiltzea da” pentsatzen zuela iruditu zitzaidan. Gero, guri zuzendu zigun bere
beirazko begirada, beren seme-alabei alegia, bonbei eta misilei gutako nork
biziraunen zuen asmatu nahian bezala.
A ze parea!*
Menditik doaz, bakarrik, gaurkoa egun hobea izanen delakoan, eta tentu handiz dabiltza, xuabe, asotsik ez ateratzeko ahaleginetan. Urrats berri bat eman orduko alde guzietara begiratzen dute, mesfidagaitz. Emeki-emeki aitzinet darraie alabaina, gainditutako harri eta zuhaitz bakoitza irabazitako borroka bailiran, gerra orokorra irabaztea amets.
Arrabots ttiki batzuk aditzen dira alde batean
bat-batean. Mugimendu erreflexu batez burua jiratu eta hortxe ikusten dute
arrotza, kieto, berari begira. Zast! Begiek talka egiten dute. Begirada
mantentzen diote elkarri, batak bertzeari mesfidantzaz aztertuz. Horrela
jarraitzen dute segundo luze batzuk, minutuak beharbada, eta ez da deus
gertatzen. Begiak bertzearen begietan josirik dituzte, lehenengo urratsa nork
emanen. Baina ez da deus gertatzen.
Froga sendoak*
-Hemen daude azken atxilotuari atzemandako dokumentuak nire sargento.
-Beraz, froga argiak dira, ez? Zalantzarik gabekoak.
-Bai nire sargento, batez ere “Etorkizun hurbila” izenekoa. Hemen duzu
kopia bat:
ETORKIZUN HURBILA
2008ko Sanferminak ziren, 7a edo 8a, ez dakit, eta
bizpahiru egun neramatzan gau-pasaz. Nire arropa ez zen zuria baizik eta
tonalidade guzietako beltzak eta moreetakoa. Hautsia zenbait tokitan. Leher
kaka eginda nengoen eta nire ibilkerak, bizkarra estrategikoki makurturik,
aurre egiten zion grabitatearen legeari. Begi bat ez zitzaidan apenas irekitzen
(mozkorra nagoelarik beti berdin gertatzen zait). Kalimotxoaren ardoak ederki
koloreztaturik neramatzan ezpainak eta aho barnea infernu bat zen: hortzetako
zikinaren erliebea senti nezakeen mingain lodituarekin eta zenbait tokitan
zauriak nituen. Ez dut oraindik erran, baina noski, sosarik gabe nengoen eta
txartel eta karnet guziak galdurik.
2014(e)ko apirilaren 26(a), larunbata
Free Peltier "Little horse"n*
Gaua zen erreserba zaharrean. Basoa mutu zegoen,
tarteka, animaliaren baten ihesak isiltasuna apurtzen zuen. Edwin, gure
protagonista, bidezidorretik zihoan ilunpetan. Ilargiak frontalik gabe ibiltzea
ahalbidetzen zion. Eskerrak. Gauaren iluntasunean argi baten mugimendua sobera
deigarria litzateke. Guardek aise ikusiko zuten eta hauen jazarpenak arriskuan
paratuko zuen abentura.
2014(e)ko apirilaren 25(a), ostirala
B.B. y olvídalo*
B. B. Baztandarren Biltzarra, goizeko 10ak. Zoritxarrez, eguraldi ona egiten du eta eguzki gupidagabe batek ebasten dit loa. Lurrean nago, Elizondoko gaztetxearen ondoko zakarrontzien artean. Pixa eta potada usaina dago. Gaua basatia izan da -nire buruko mina horren froga da- eta zaborrak gainezka egiten du bazter guzietatik. Mailutzar batek gogorki jotzen du nonbait eta horren oihartzunek nire burutxoa betetzen dute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











