2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

Labaien



Bertizko turismo bulegoan kontratatu genuen gidaria eta, prezio berean, helikopteroz eraman gintuzten Labaien herriraino (Malerreka). Herritik kobazulorainoko bidea oinez egin genuen. Izugarri polita zegoen dena, eta azpimarratzekoa da bide bazterretan dauden gaztainondoak, baina hatsankaturik ailegatu ginen kobazuloaren sarrerara.

Kobazulo aunitzetan ohikoa den sarrera bildua du Labaiengoa, eta, buelta pare bat emanda, aise aurkitu genuen.
Kobazulo sinplea eta erraza da eta, kaskoa eta argiaz gain, ez da material berezirik behar.


Hiru areto ditu. Lehenengoak ez du galtzerik baina bloke zenbaitek aitzina egiteko aukera bat baino gehiago ematen dute. Kolore eta giro pixka bat emateko, katazulo batetik igaro behar da aitzintxeago, heldu garen tokia balkoi batetik ikusten dugula.
 
Hondar areto zabalera ailegatzeko, txorrera bat gainditu beharra dago. Erraza da eta kasu pixka bat emanez aise igo daiteke. Hala ere, sokatxo baten laguntza ez dago inoiz sobran.
Hagitz koketa iruditu zitzaigun, izan ere, txikia izanagatik denetarik dauka: katazuloa, kasu eman beharreko pausuren bat… eta mota guzietako formazioak.
 
 
 
 
 
 
Argitu beharreko zalantza pare bat gelditu zitzaigun: beherantz ikusten zen zilo batetik segitzerik ba ote dagoen, eta bukaerako txorrera handitik igotzerik ba ote den.
Hurrengo batean akaso…
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina