Pedro Mari
Marko
Arturo
Campion kultur elkartea (1995)
Ostatuko
hitz aspertuen bidez ezagutu genuen komiki hau, eta plazer handia izan da, izan ere, istorioa gustatu zaigu, gidoia gustatu zaigu eta marrazkien estiloa gustatu zaigu.
Arturo Campionek 1895. urtean idatzi zuen izen bereko ipuinean dago oinarrituta eta Marko marrazkilariaren lana da. Hondar orrietan irakurri dugunaren arabera, “Arturo Campion” kultur elkarteak argitaratutako komiki sailaren barnean agertu zen, Asiskoren “Erraondo” eta “Itzaltzuko koblakaria” lanen artean.

Arturo Campion |
Istorioa
1793. urtean hasten da eta Pedro Mari izeneko baztandarra da protagonista.
Amodio
kontuak aipatzen dira hasiera batean baina gerra da nagusi kontakizunean, baita
frantsesek eta espainolek asmatutako mugak euskaldunen artean sortutako
aldrebeskeriak ere.
Ameriketarako
bidean, Pedro Mariren patuak bertzelako norabidea hartuko du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina