2020(e)ko martxoaren 19(a), osteguna
2020(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena
"Arratiako Kalenturak" ipuin erotikoen lehiaketea
Ernesto Prat
Urzainki "Little"ren "Sokada baten hiru muturrak" lanak
irabazi dau Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketea*
Nafarrak,
genero bako sexu istorio bat kontetan dau, irakurlea harrapatu eta momentu
baten be interesa galdu ezin dan narrazino honetan. Bigarren saria, Durangoko
Josu Unzueta Ajuriarentzat izan da, Ilargiaren abestia lanagaitik.
Arratiako onenari saria, Bediako Karlos Aretxabaleta Ormaetxeak eroan dau, Ortzimugan
larrua jo leike ipuinagaitik.
Arratiako
Kalenturak Ipuin Erotikoen lehenengo edizinoa irabazi dauan Ernesto Pratek
daborduko ibilbide bat dauka idazle moduan. Izan be, hiru nobela ditu
argitaratuta (Hiru ilargi laurden, 2012; Orpoz orpo,
2014, eta Telleria eta gero, zer? 2017) eta sariak be jaso
ditu beste ipuin lehiaketetan.
Ernesto Prat Urzainki, "Little", Berriozar herrian jaio zan 1978an. Nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak egin ebazan eta alor askotan egin dau behar: mendiko peoi, euskera irakasle, zerbitzari, musikari... Skalariak taldeagaz sei urte egin ebazan tronpetea joten eta Kalapite musika taldeko kide be izan zan. AEKn euskaldundu zala, eta atzenengo hamarkada bitan Baztanen bizi izan dala be kontau deutso BEGITUri.
Ernesto Prat Urzainki, "Little", Berriozar herrian jaio zan 1978an. Nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak egin ebazan eta alor askotan egin dau behar: mendiko peoi, euskera irakasle, zerbitzari, musikari... Skalariak taldeagaz sei urte egin ebazan tronpetea joten eta Kalapite musika taldeko kide be izan zan. AEKn euskaldundu zala, eta atzenengo hamarkada bitan Baztanen bizi izan dala be kontau deutso BEGITUri.
Etiketak:
Arratiako kalenturak,
Begitu,
elkarrizketak,
erotika,
Igorreko udala,
ipuinak,
literatura,
Zertu kultur elkartea
2019(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena
Bideo bildumatxoa
Errealitate
birtuala izaten da sare sozialen paradoxa. Tira, paradoxa baino, arriskua.
Arriskutsua izan daiteke lagunak edo jarraitzaileak sare sozialetan soilik
edukitzea, eta arriskutsua izan daiteke soilik harreman birtualak elikatzea.
Egoa ere zaindu behar da, kontrolatu. Nor zara zu blog pertsonal bat
edukitzeko? Bada, inor ez eta norbait aldi berean. Neurria bilatu behar da, oreka.
Hondar
hilabeteetan Otxola espeleologia taldearen blogean argitaratzeko aukera izan
dut, sare sozialei zein blog tresnari berari zentzu gehiago aurkituz.
Jarraian
lur-azpiko bideo bilduma txiki bat, Otxola taldearen dinamikaren baitan
sortutakoa.
2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala
C-50 - Verna zeharkaldia, bertako urruneko lurraldeak
Lur
azpian frontala itzaltzea eta denbora tarte batez isilik gelditzea alimaleko
esperientzia da. Sinplea bezain trinkoa. Erabateko iluntasunak mugimendua transmititzen
dio buruari, hutsaren amildegia. Entzumena, instintiboki, zorroztu egiten da.
Urruneko ur emaria adituko duzu, tai gabeko tanta-erortzearen oihartzunak, zure
arnasketa erreprimituaren burrunba. Segituan, buruak muga oro hautsiko du eta
imajinazioari eraginen dio ezin era askeagoan. Buru gaineko hamaika mila tona
arroka sentituko dituzu sorbaldetan eta, segundo-milarena batez, diaklasaren
frikzioa irudikatuko duzu, harrabots sorgarriaz lagunduta. Kalapitaren ertz
batetik, ekaitzaren osteko barealdian, zure gorpua argiki irudikatuko duzu, zapatua,
txikituta. Hilik.
Burua
mugituko duzu iluntasunean, bertze alde bateko gertakariak ikusi nahian.
Lurraren
erraiak agertuko zaizkizu, meandro estu, bertikal, makur eta okerretan.
Sakontasunean mota eta tamaina guztietako herensugeak ikusiko dituzu, goiti
atxikika lehian, zure gorputz txikia helburu.
Argia
piztean, harrabots oro isilduko da, mugimendu oro geldituko.
Pareko
harria begiratuko duzu eta bere gelditasunak harritu eginen zaitu.
Segundo
batzuk beharko dituzu lur azpiko balizko errealitatera itzultzeko.
Lur
azpian jarraitzen duzu, milaka tona arrokaren azpian.
Etiketak:
C-50-Verna zeharkaldia,
espeleologia,
kobazuloak,
Larra,
mendia,
mugak,
Otxola,
San Martingo Harria,
Shibumi,
Xiberoa
2018(e)ko abenduaren 22(a), larunbata
Askoko ur-jauziak
Elbete
herriaren izena Eluete omen zen. Paper ofizialetan, usu gertatu bezala, hanka
sartzea gertatu zen transkripzio batean eta, izenaren u-a irristatuta, v bihurtu
zen. Eluete herria Elvete bilakatu zen, batek-daki-nongo bulego batean patu
ezjakinak horrela erabaki zuelako.
Elvete
ofizial eta erdaldunetik Elbete euskarazko bertsioa etorri zen.
Eluete-Elvete-Elbete
Horrela,
irristatuta, ohartu gabe.
Guri,
ondoan bizi arren, kostatu egin zaigu Elbeteko Askoko ur-jauzietaraino
hurbiltzea. Abenduko goiz zoragarri batean joan ginen eta gustura irristatu ginen
urak landutako harri gorrietatik. Hori bai, hor ere, ohartu gabe bukatzen dira
jauziak, berriz goiti joateko gogoak emanez.
2018(e)ko urriaren 15(a), astelehena
TX2, Txaruta
-Txarutara
joan behar dugu gaua pasatzera, etorri nahi duzu?
-Mendira?
-Bai,
Txarutako bordara.
Ideia
ona iruditu zitzaidan eta animatu nintzen.
Ordu
pare bat beranduago abiatu ginen, Berriozarko hiru lagunak elkartuta.
Aspaldi
izan zen ateraldi hura, eta horrela ezagutu nituen Txarutako bazterrak.
-Baina
nora goaz? -galdetu zuen larriturik hirugarren lagunak Gaztelutik goiti mendiko
pista hartuta abiatu ginelarik.
-Txarutara.
-Mendira?
-Bai,
Txarutako bordara gaua pasatzera.
-Ez
erran! Nik uste nuen Elizondoko bestetara joan behar genuela!
-Bai to!
-Jode,
ba ez dut deus ere ekarri.
-Eta zer
duzu motxilan, bada?
-Whiski
botila bat.
-E?
Lozakurik ez?
-Ez.
-Jode…
Tira, lasai, autoan dudan manta utziko dizut eta, sua piztuta, ez duzu hotzik
pasako.
Bordara
ailegatu ginelarik ezusteko galanta hartu genuen. Okupatuta zegoen.
Etxabakoitzeko koadrila handi bat zegoen eta ez zegoen tokirik.
Zorionez,
batzuk ezagunak genituen eta, lo egiteko tokia ez zegoen arren, bordara
gonbidatu gintuzten afaltzera. Eta mozkortzera.
Hamaika
garagardo eta sagardo botila geroago, whiski botila ere hustuta, borda baino
pixka bat gorago dagoen kobazuloan sartuta egin genuen lo.
Batek
daki zenbat urte geroago, Otxola espeleologia taldeko lagunekin itzuli naiz
Txarutara.
Umorez, aldi
hartako kobazuloaren sarreraraino hurbildu nintzen eta, irribarrea ahoan,
argazkia igorri nien Berriozarko lagunei.
Otxola
taldean ere ospetsuak dira “Txarutadak”, eta alkoholak eta xinger erreak lanbrotutako hamaika
pasarte eta bizipen kontatzen dira aldarte onez. Lekua izanen da, auskalo.
Txarutan
leize bat baino gehiago dago eta hurrengo bideoan TX2 izenekoa ageri da.
Sarrerako 60 metroko putzuaren oinarrian arrabio komunitate handi bat dauka,
bitxikeri moduan. Progresioa arras bertikala da, oinez gutxi ibiltzearen
sentsazioa utziz.
Zoragarria
da, zinez.
Orain,
Txarutako lur-azpi ikaragarriak ezaguturik, behin baino gehiagotan egiten diot
galdera bera nire buruari: ondoan egonik, nola demontre ez naiz lehenago itzuli?
2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena
Urbeltzeta, Biduzen sorburua
Euskal Herrian, zorionez ala zoritxarrez, hamaika
muga aurki daitezke. Naturalak zein inposatuak, geografikoak nahiz politikoak.
Garai batean, akaso, Ebro eta Garona errekek mugatu zuten euskararen herria,
Sumeren Eufratesek eta Tigrisek egiten zuten antzera. Mundu ikuskera
modernoagoan, Pirinioak baliatu zituzten mugak irudikatzeko. Itsasoa ere muga
izan daiteke.
Mugekin batera, bistan denez, mota guzietako
muga-pasak ezagutu ditugu urteen joan-etorrian. Hirugarren pertsonan irakurriak
eta ikasiak gehienetan, lehen pertsonan bizitakoak behin edo bertze.
Argia edota iluntasuna izan daitezke lurraren eta lur-azpiaren
arteko muga.
Muga bat, gisa berean, ate baten moduan irudikatzen
ahal duzu. Atea itxita egon daiteke. Ala irekia. Zure esku dago aukeratzea.
Urbeltzeta muga batean dagoen muga izan daiteke.
Guretako, zabal-zabalik dagoen ate zoragarria.
2018(e)ko abuztuaren 22(a), asteazkena
Goikoetxe
Urdaibaiko
biosfera erreserba, egia errateko, ez nuen espeleologiarekin lotzen,
hondartzarekin baizik. Eta txoriekin, eta piraguekin, eta itsasoarekin… Bistan
denez, ezjakina izatea debaldekoa da.
Ekainean
Goikoetxe kobazuloa bisitatzeko gonbidapena luzatu ziguten Gernikako ADES (Asociación Deportiva Espeleológica
Saguzarrak) taldeko lagunek, eta Otxolako tropilla handi bat bertaratu
ginen. Familia giroan, erran daiteke.
Bularreraino
bustiko ginen, baina ez omen zen neoprenorik behar.
2018(e)ko uztailaren 11(a), asteazkena
Buru handi
Sanferminak akitu gabe, bestondo unibertsalean zangotrabaturik
bete-betean, horra gaia umorez landuta.
Kantak “Buru handi” du izena eta Toastibarre rap
taldekoa da.
On egin eta eutsi goiari!
Shibumi
Nafarroako
espeleologia federazioak antolatu autoreskate jardunaldiak ziren, Zizurko
rokodromoan. Hango eta hemengo espeleologoak zeuden, jardunaldia aberastuz beren
egoekin. Arrakasta. Arrastaka, ohi gisan espeleon. Istripua izanez gero
espeleologoaren agonia arinduko duten teknikak ikasteaz gain, sozializatzeko
topagunea izaten dira egunok, ziloen sakontasunetik eta iluntasunetik urrun. Mahaiaren
punta batean, zinea izan zen bazkal ondoko solasaldiko ardatza. Egiazki,
pelikula guti egin dira kobazulo giroan. Dokumental gehiago, baina ez
hainbertze ere.
-Bitxia
da, bai. Mendiko espedizioetan girotutako pelikula dezente dago, baina
espeleologia, hor ere, gutitan ateratzen da.
-Eta
literaturan? Ba al dago espeleologian girotutako nobelarik?
-Shibumi,
Trevanian -izan zen lagunaren erantzuna, erantzun posible bat eta bakarra
balitz bezala-. Gainera, tramaren parte bat Euskal Herrian gertatzen da,
Zuberoan.
Ez
nuen erantzuna ongi ulertu baina, bizpahiru aldiz aipatu ondoren, ahalkea eman
zidan berriz galdetzea. Trevanian nobelaren izena zen? Shibumi egilea? Shibumi
nobela eta Trevanian egilea? Euskal Herrian gertatzen zela?
Aipamen
hark alimaleko jakin-mina piztu zidan.
Etiketak:
filma nahi dugu!,
irakurriak,
iritzia,
itzulpena nahi dugu!,
kobazuloak,
liburu gomendioak,
liburuak,
literatura,
mendia,
Shibumi,
Trevanian
2018(e)ko apirilaren 11(a), asteazkena
Gladiadorearen bola
Mezu
bat sartu zen mugikorrean. Norteko gizonak mugimendu nagia egin zuen. Min
keinua egin zuen aurpegiarekin buruko mina eutsi nahian. Bertze aldera jiratu
zen lotan segitzeko. Bertze mezu berri bat sartu zen. Eta bertze bat. Eta
bertze bat. Axolagabe, berriro lokartu zen Norteko gizona.
Gau-mahaian ohiko tresneria zuen.
Lanparatxoa, ordua markatzen zuen irrati-iratzargailua, paper zenbait, kirol
egunkari zahar bat, whiski botila, baso bat whiski erdi betea, baso bat ur erdi
hutsik… eta zazpi telefono mugikor.
Nafarroako mugikorreko sintonia hasi zen
jotzen luze gabe. Musikatxoa alkoholak lanbrotutako ametsekin nahasi zitzaion
une batez, hamaikagarren tonuarekin iratzarri zen arte. Besoa luzatu zuen
instintiboki ohatzean, gorputz bero baten xerka. Bartko prostituta garestiaren
perfume merkearen ubera hotza aurkitu zuen soilik. Gaueko oroitzapen urrunek
buruko mina areagotu zioten. Hasperen mingarria egin zuen.
Ohatzean eseri zen. Lokiak estutu zituen
eskuekin mina arindu nahian. Whiski basoa hartu zuen esku dardaragarriarekin
eta buruko kolpe bortitz batez hustu zuen aho barnera. Gorputza uzkurtu egin
zitzaion.
2018(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna
Euskal Nobela Beltzaren Astea
“Telleria eta gero, zer?” liburua aztertuko dugu
2018ko (H)ilbeltzan, Baztango Euskal Nobela beltzaren Astean.
Hitzordua urtarrilaren 15ean izanen da,
astelehenean, arratsaldeko 19:30ean Arizkungo medikuaren etxeko liburutegi
beltzean, “Idazleekin solasean” ekimenaren baitan.
Informazio gehiago:
Etiketak:
(H)ilbeltza,
Aroztegia,
audioak,
bideoak,
elkar,
euskal nobela beltzaren astea,
liburuak,
literatura,
Telleria eta gero zer?
2018(e)ko urtarrilaren 9(a), asteartea
Lurraren berpiztea
Lurra gaizoak behin eta berriz berpizteko
gaitasuna erakutsi du bizitzaren joan-etorrietan. Urte berriarekin batera
berpizte bizkorra ezagutu du.
2017ko maiatzaren 19an izan zen Lekarozko aurkezpena eta, berriki arte, hibernatzen egon omen da. Elurrekin batera baina, gure artera itzuliko da.
-Martxoaren hasieran
Muskizko udal euskaltegia.
2017ko maiatzaren 19an izan zen Lekarozko aurkezpena eta, berriki arte, hibernatzen egon omen da. Elurrekin batera baina, gure artera itzuliko da.
Hurrengo
hitzorduak:
-Urtarrilaren
12an, ortziralea, arratsaldeko 20:00etan Iruñeako Zaldiko Maldikoko irakurle
taldea.
-Urtarrilaren
15ean, astelehena, arratsaldeko 19:30ean Arizkungo medikuaren etxeko liburutegi
beltzean Idazleekin solasean, (H)ilbeltzak antolatzen duen Euskal Nobela
Beltzaren Astean.
-Urtarrilaren 17an, asteazkena, goizeko 10etan Iruñeako AEKko Irrintzi euskaltegian.
-Urtarrilaren 17an, asteazkena, goizeko 10etan Iruñeako AEKko Irrintzi euskaltegian.
-Otsailaren 1ean, ortzeguna, arratsaldeko 19:30ean Iruñeako Maravillas gaztetxean.
-Otsailaren
3an, larunbata, eguerdian Mauleko Zinka ostatuan.
Etiketak:
(H)ilbeltza,
Aroztegia,
bideoak,
euskal nobela beltzaren astea,
Kalapite,
liburuak,
literatura,
musika,
Telleria eta gero zer?,
ufestuek
2017(e)ko irailaren 9(a), larunbata
Idazlearen kuttunenak Aizu! aldizkarian
![]() |
| 2017ko iraila-urriko alea |
Ernesto Prat Urzainki
Erronka zaila da hiru liburu (soilik) aukeratu behar
izatea, baina tira. Edorta Jimenezen Stock
13 (Txalaparta, 2009) burufikzio erotikoa kontakizun ausarta da, musikaz
eta metaliteraturaz eraikia, pasarte intimoz eta pornografikoz betea. Jon
Alonsoren Beltzaren koloreak (Susa,
2016) saiakera laburra biziki argigarria da, genero beltzaren protagonistak, ideologia
eta asmo ilunak aztertzen dituena. Javier de Isusiren Asylum (Astiberri, 2017) komiki solidarioa zoragarria bezain sakona
da, borobila, kontzientziak inarrosteko modukoa. Erbesteari, asiloari eta
migrazioari buruzko hausnarketak biñetetara ekarriz errefuxiatuen errealitatea
uzten du agerian arras era pedagogikoan. Gidoiak maisutasunez lotzen ditu historiaren,
istorioen eta denboraren erritmoak akuarelen kolore eta kromatismoen laguntzaz.
2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna
ZOZKETA! Lortu osaba Luzioren kamisetak
"Osaba
Luzio eta Mirta Belzebenea baserriko baratzean imajinatu zituen, Kubako musika
entzuten. Burrokraziaren aitzinean
astolakuntza! aldarrikatuko zuen osabaren kamisetak.”
Telleria eta gero, zer?
nobelak inposible bat lortu du: aste berean fikziozko liburu salduenen
zerrendan (5. postuan) eta ez-fikziozko liburu salduenen zerrendan (1. postuan)
egon da. Hori marka!
Beraz,
fikzioa ote da Telleria eta gero, zer?
Edo errealitatea?
Balentria
ospatzeko etxea leihotik botako dugu (erdarakada ere opari!).
ZOZKETA
bat antolatu dugu!!!
Nola
parte hartu? Komentatu blog honetan edo feixbuken (arnoa esklabuendako izena etiketatuz)
Telleria eta gero, zer? liburuko zein
pertsonaia gustatu-harritu-erakarri-gorrotoeragin zaizun-zaituen-dizun gehien
eta zergatik.
Saria:
komentarioekin parte hartzen dutenen artean osaba Luzioren kamisetak
zozketatuko ditugu.
Ez
itxaron pelikula eta ez galdu denbora!
Irakurri liburua eta parte hartu gure zozketan!
Irakurri liburua eta parte hartu gure zozketan!
"Telleria eta gero, zer?" nobelaren oihartzuna
***
Etiketak:
(H)ilbeltza,
Aroztegia,
Arratsean,
audioak,
Berria,
bideoak,
Diario Vasco,
elkar,
elkarrizketak,
Euskadi irratia,
Gara,
hitzen uberan,
liburuak,
literatura,
prentsa,
Telleria eta gero zer?,
Xorroxin
2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena
"Telleria eta gero, zer?" nobelaren aurkezpena
“Telleria eta gero, zer?” nobela aurkeztu dugu gaur
Donostiako Elkar aretoan.
***
Etiketak:
Aroztegia,
bideoak,
elkar,
elkarrizketak,
euskal nobela beltzaren astea,
hitzen uberan,
liburuak,
literatura,
Telleria eta gero zer?
2017(e)ko maiatzaren 8(a), astelehena
Telleria eta gero, zer?
Sarako gaztetxean egindako kontzertu batetik
bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin
ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak,
obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu eginen da Baztanen,
herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin.
Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen
konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri beltz
honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak,
psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta parranda, eta, batez ere,
protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska bizizale eta urduri bat, Baztan
bukolikoaren irudia zapartatzera datorrena.
|
2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala
Aroztegiako komantxeak
Duela
urte bat, “Aroztegia eta gero, zer?” plataformak deitu zuen manifestazioaren
harira, parodia txiki bat egin genuen. Ongi pasatzeaz gain, plataformaren
deialdia hedatu genuen lau haizetara, izan ere, milaka ikustaldi izan zituen
bideoak egun guti batzuetan.
Orain,
gerra danborrak gero eta ozenago aditzen direla, Aroztegiako komantxeen testua
ekarri nahi izan dut gogora.
Borrokak
ez du etenik, Aroztegia gelditu!
2017(e)ko apirilaren 2(a), igandea
2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena
HOTZAK, epilogoa
EPILOGOA
Behin, Kepa Arizmendiren
erakusketa ikusten, flipatu egin nuen apur bat koadro batekin. Sukalde bateko
mahai bat ageri zen, eta mahaiaren gainean sardina lata bat zegoen, bertzerik
gabe. Hori zen dena, hori zen guztia. Pues vaya… pentsatu nuen, eta
momentuan ez nintzen margo horrek adierazten zuen gordintasun guztia ulertzeko
gai izan.
2017(e)ko martxoaren 11(a), larunbata
HOTZAK, hilabete batzuk geroago (XXVII)
XXVII
Gertatutako guztia ezin
sinetsiz zaude. Gehiegi da. Gustura zeunden, sobera buruhausterik gabe. Egunero
sabela betetzea zen akaso zure kezka, kezkaren bat edukitzekotan. Inori
enbarazu egin gabe, xume, horretan ari zinen, gustura. Bat-batean, alimaleko
eskua amildu zen zure gainera, eta atzamar erraldoia zure bila hasi zen. Birritan
pentsatu gabe, ihesean atera zinen. Mundua galtzerdi zikin handi bat da, eta zu
galtzerdi horretan bizi den kukuso bat zara. Kukuso bat baino ez.
2017(e)ko martxoaren 4(a), larunbata
HOTZAK, zazpigarren eguna (XXVI)
XXVI
-Hi Haibol, besarkatu behar
haut, ados? -erran zidan Eiderrek.
-Ados -erantzun nion.
Egia errateko, alimaleko
hotza egiten zuen, eta haizea ufaka ari zen eten gabe. Bikotea (edo
anai-arrebak zehazkiago) bagina bezala besarkaturik ahalegindu ginen lo hartzen
Eider eta biok.
2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna
HOTZAK, zazpigarren eguna (XXV)
XXV
Bi orduko gau motza izan zen,
baina nolako orduak! Haizeak sekulako burrunba sortzen zuen, eta gainera, tai
gabe kolpatzen zituen kanpin-dendaren paretak. Ikaratzeko moduko hotza egiten
zuen.
Hala ere, nekea handiagoa
zen, eta lo hartu nuen.
Bat-batean, kanpin-dendaren
kremailera ireki zuen Flamarique sarjentuak eta, pistola eskuetan, Karlos,
Karmelo eta Eider esnatu zituen.
2016(e)ko ekainaren 19(a), igandea
Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (epilogoa III)
Irria
telediarioan
Berriro
ere zirkuko hartz tronpetajolearen modura paseatu ninduten. Gintuzten. Poliziek
euskaldunok. Polizia batek grabatzen zuen kamerarekin eta hiruk edo lauk antolatzen zuten desfilea. Madrilgo aireportu batean zen ikuskizuna, Polizia
Nazionalaren eskutik.
2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata
HOTZAK, zazpigarren eguna (XXIV)
XXIV
-Puzkerra bota behar dinat,
e?
-Zer?
-Puzkerra bota behar
dinadala.
-Hi Haibol, ez izan zerria!
Andereño batekin lo egiten eta puzkerra bota behar duk?
-Bai, proban. Bat botako
dinat probatzeko, eta usainik badu, ez dinat gehiagorik botako, ados?
-Ze proba eta ze probaondo,
ez bota puzkerrik, ez izan zerria, Haibol.
-Ados… hau emakumea!
2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena
Erlojuari eraso basapiztiaren sabelean (epilogoa II)
Begi
bistan
Kanpotik
handiagoa ematen zuen baina zortzi edo hamar eserlekuko abioneta baino ez zen
Poliziarena, txikia. Aberatsek beren hangarretan antzekoak izanen zituztela
imajinatu nuen, handik eta hemendik garbeoak emateko alderrai. Ate apaletik
sartuta bi motatako izakiak ikusi nituen: eskuburdinak paratuta zituztenak eta
eskuburdinak paratzen zituztenak. Polis y
cacos, alegia. Ni, eskuak bizkarrean lotuta, cacoa nintzen, abionetako hirugarrena hain zuzen. Polisak lau edo bortz ziren naski.
2016(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea
HOTZAK, zazpigarren eguna (XXIII)
XXIII
Haizeak bortizki jotzen zuen,
eta kanpin-dendak beheiti etorri behar zuela zirudien. Errugbi taldeko kide
guztiak kanpotik ostikoka ari zirela ematen zuen. Martxa horretan kanpin-dendak
ez zuen anitz iraunen. Haibol eta Eiderren lo-zakura hurbildu eta nire
lo-zakuaren buruko zilotik eskua aterata kolpe batzuk eman nizkien.
-Jaiki beharko genuke, honek
guztiak pikutara joan behar du luze gabe.
2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena
HOTZAK, seigarren eguna (XXII)
XXII
-Mugikorra piztua duk Haibol
-erran nion Karlosi umoretsu gure lo-zaku hibridoaren barruan mugitu eta bere
goizeko erekzioa nabaritu nuelarik. Keinu lotsatu batez erantzun zidan.
-Nik prestatuko dinat gosaria
-proposatu zuen gaia aldatu nahian-. Te gozoa prestatuko dizuet.
-Tea? -erran nion isekari- Ur
zikin eta funsgabe hori?
2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena
HOTZAK, seigarren eguna (XXI)
XXI
Muturreko hotza egin arren,
energiaz gainezka ikusten nuen nire burua. Bortz eguneko haize eta
elur-ekaitzak pasatu eta gero, izugarrizko moral txutea izan zen zeru oskarbi
hura ikustea. Eguzkiak bere energia guztia eman zidan, eta soka-buru paratu
nintzen, deus erran gabe. Nire hiru soka-kideak herrestan eramateko adina indar
sumatzen nuen nire baitan. Gogoz ekin nion eskaladari.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




















