2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

ZOZKETA! Lortu osaba Luzioren kamisetak



"Osaba Luzio eta Mirta Belzebenea baserriko baratzean imajinatu zituen, Kubako musika entzuten. Burrokraziaren aitzinean astolakuntza! aldarrikatuko zuen osabaren kamisetak.”


Telleria eta gero, zer? nobelak inposible bat lortu du: aste berean fikziozko liburu salduenen zerrendan (5. postuan) eta ez-fikziozko liburu salduenen zerrendan (1. postuan) egon da. Hori marka!
Beraz, fikzioa ote da Telleria eta gero, zer? Edo errealitatea?

Balentria ospatzeko etxea leihotik botako dugu (erdarakada ere opari!).

ZOZKETA bat antolatu dugu!!!

Nola parte hartu? Komentatu blog honetan edo feixbuken (arnoa esklabuendako izena etiketatuz) Telleria eta gero, zer? liburuko zein pertsonaia gustatu-harritu-erakarri-gorrotoeragin zaizun-zaituen-dizun gehien eta zergatik.

Saria: komentarioekin parte hartzen dutenen artean osaba Luzioren kamisetak zozketatuko ditugu.

Ez itxaron pelikula eta ez galdu denbora!
Irakurri liburua eta parte hartu gure zozketan!




1 iruzkin:

  1. Mikel izanen da behar bada gehien gustatzen zaidan pertsonaia, bere isiltasunean aunitz eskeintzen duelakoz.
    Gorrotagarriak dexente ditut, aurpegia aise paratzen diedalakoz izanen da

    ErantzunEzabatu