“Erlojuari
eraso basapiztiaren sabelean” izeneko kronika ironikoa idatzi nuen Okzitaniako
Tolosako espetxean nengoelarik. Han bertan, “Bistak” komikiaren storyboarda
zirriborratu nuen. Orain, zortzi urte geroago, zirriborroa komiki bihurtu dut,
sistemaren birusak etxean egotera behartu gaituen honetan.
Komikian,
espetxealdiko kronikan bezala, ironia da osagai nagusiena, hortaz, “Erlojuari
eraso basapiztiaren sabelean” kronika ironikoa ixteko ezin egokiagoa iruditu
zait “Bistak” komikia, gibel solasa gisa.
Akitzeko,
bakarrik aipatu ziega ageri den marrazkiko kolerak 7 eta 4 urteko bi haurrek
aukeratu dituztela. Bistan denez, haurrek ez dute mundua guk bezala ikusten eta
espetxea den kolore ilunetako errealitatea kolore biziz irudikatu dute.
Biba
bihotzak!
Espetxeak
apurtu!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina