La vie rêvée d’Ernseto G.
Jean-Michel Guenassia
Éditions Albin Michel (2012)
“Ze
liburu eramanen dut?” Ohiko galdera da honakoa bidaia baterako motxila
prestatzean. Guk, aukeran, joaten garen lekuan girotutako eleberria nahiago
izaten dugu. Pragarako baina, ez genuen deus berezirik aurkitu, hortaz,
bizpahiru liburu hartu genituen irakurri gabekoen apalategitik.
Bruselako
aireportuan bortz ordu eman genituen hegaldiaren esperoan eta, bueltaka,
liburudenda batean bukatu genuen halako batean.
Izenburuak
deitu zuen gure arreta lehenik, “La vie rêvée d’Ernesto G.”. Eta kontra-azaleko
laburpena irakurrita, Pragan irakurtzeko ezin aproposagoa iruditu zitzaigun.
Istorioa 1910-2010 urteen bitartean gertatzen da, Pragan, Algerian eta Parisen.
Protagonista Pragako Joseph Kaplan izeneko mediku judutarra da, tango dantzari
bikaina, izurriaren kontrako borrokan buru-belarri dabilena.
Jean-Michel Guenassia |
Istorioan
aitzinago, 1966. urtean, gerrillari aparta
den Ernesto G. delako bat ezagutuko omen du protagonistak, eta “omen” diogu ez baitugu
liburua bukatu.
Erdia
irakurri dugu guti goiti-beheiti (567 orri ditu liburuak), Bigarren Mundu Gerra
akitu arte edo, eta irakurketa nekeza suertatu zaigu. Kontaketa lineala da, eta
tramak ez gaitu batere lotu. Adierazgarria da errate baterako, irakurri dugun
puska guzian ez dugula esaldi bakar bat ere azpimarratu, normalean gustatzen
zaizkigun esaldiekin egiten dugun gisan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina