Ni
eta hi, gu garete. Durangoko azoka
euskal kultu(r)aren besta dunk. Kontsumismoaren besta dionk nire ni
antisistemak. Buaj, hoa antzarak ferratzera. Eta hi, nor ostia haiz? Ni? Ni hi
naunk. Gu. Gutarrak, alkatxofak bezala.
N(h)ire
gu guziak aritu ditunk eztabaida pitoan, (b)orroka antzuan. Bakeari aukera bat
eman nahi (ge)nionan eta ondorio bakarrera ailegatu gaitunk: Durango orgia bat
dunk.
Kulturaren
orgia, (hiper)kontsumoaren orgia, eskuararen orgia, erdaren orgia, liburu(ki)en
orgia, diskoen orgia, (n)egutegien orgia, pailazoen orgia, sosaren orgia, pap(er)aren
orgia, droga(ina)ren orgia,
musikarien orgia, idazleen orgia, kame(rino)ren orgia, (h)el(du)en orgia,
haurren orgia, argien orgia, (h)itzal(di)en orgia… Orgien orgia.
Sexu(ar)ena
ere?
Ba
al dago disko erotikorik Durangon? Ez zakinat. Eta liburu erotikorik?
Erotikak
ba al du lekurik (euskal) literaturan? Bon, hor zagonk Txalapartako bilduma.
Txalaparta? Musikan ala literaturan? Literaturan literotura. Eros, ero, erotikoan
erotzeko. Gehiago?
Sinatu?
Ezeroso ni. Ezeroso hi. Ezeroso n(h)ire gu. Ahalkea. Ahalketurik hi hau idatzi
ondoren? Jende(tz)ari begira, liburuen bertze aldean arrotz. Literotura bilduma
gure artean. Edortaren zakilari begiratu dionk eta keinua egin dionk hire
lagunari. Irribarreak marraztu ditunk zuen aurpegietan. Bertan gelditu zarete
bederen. ‘Orpoz orpo’ren pistola lekuz kanpo iruditu zaink. Eskua luzatu eta
ondoko azaleko kuleroa laztandu dunk. Atzamar jostalaria. Bertze keinu bat
begiradarekin eta irribarre gehiago. Hartu, ukitu, sentitu, usaindu. Buelta eta
buelta. Liburuaren ipurdia irakurri dunk ospa egin baino lehen. Bai, ospa egin
dunk. Agur. Aio Pelayo libururik erosi gabe. Bertze batean izanen dunk.
Azokatik
aterata parez pare agertu dunk pankarta.
“Norberak
masturbatzen du hobekien bere burua”
N(h)ire buruari orpoz orpo, bakardadearen
dantza Durangoko jendetzaren artean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina