Orriak

2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

'Orpoz orpo', Baztango aurkezpena


Urriaren 10ean egin genuen 'Orpoz orpo' eleberriaren Baztango aurkezpena Elizondoko gaztetxean. Hemen, Arranbela blogean egin zuten kronikatxoa:

 
Ernesto Pratek ortziral gauean “Orpoz orpo” bere bigarren nobela Elizondoko gaztetxean aurkeztu zuen. Eleberria argitaratu berria izanik, tramaren ingurukoak saihestu nahiago izan zituen eta, horrela, solasaldia kontaketaren elementu orokorretan eta idazketaren ingurukoetan antolatu zuen. Modu horretan, orain artio liburuaren berri emateko eskainitako elkarrizketetan aipaturiko kontu batzuk azpimarkatzeaz gain: nobela pitoa dela; sexua, umorea eta klandestinitatea nahasten dituela; gazte baten parodia dela… Idazketa momentuari eta klandestinitateari dagozkion hainbat bizipen eta gogoeta partekatu zituen, entzuleak sasiko bitzitzaren trama egiazkoarekin harrapatuz eta ixilpeko mundu erreal horren parte eginez; orduan agertu ziren beldurra, hestura, gerra zikina, jazarpena… Eta, halako baldintzetan bizitzeko indarra atxekitzeko nobela pitoa idatzi beharra. Umorea, bizirauteko estrategia bezala.
 
Gaztetxeko goitiko solairua jendez bete zen eta ortziraleko giro lasaiari dagokion moduan, mokau eta hurrupaldien artean goxoki egon ziren. Orain irakurlearen txanda da.


Aurkezpena iragartzeko elkarrizketa pare bat egin genuen:

 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina