Borroka kluba
Chuck
Palahniuk
Txalaparta
(Naroa Zubillagak itzulita)
“-Mesede
bat egin behar didak. Jo nazak, ahalik eta gogorren.
Nik
ez nuen nahi, baina Tylerrek guztia azaldu zidan: ez zuela hil nahi orbanik
gabe, nekatuta zegoela borrokan soilik profesionalak ikusteaz eta gehiago
ezagutu nahi zuela bere burua.”
Itxuraz,
liburuak ez zuen arrakasta handirik bildu 1996an argitaratu zelarik, hiru urte
beranduago baina, David Fincherrek zuzenduta eta Edward Nortonek, Brad Pittek
eta Helena Bonhamek interpretatu zuten liburuan oinarritutako izen bereko
pelikularen ondoren, kultu liburu bilakatu da kasik.
Chuck Palahbiuk |
Chuck Palahniuk kazetari eta idazle estatubatuarrak idatzi
zuen. Izena ezagutzen ez den protagonista da narratzailea, hobeki eta bizirik
sentitzeko laguntza taldeetara joaten dena.
“Horregatik
maite nituen hainbeste laguntza taldeak: jendeak, hiltzen ari zinela uste
bazuen, arreta osoa eskaintzen zizun.
Ikusiko
zintuzten azken aldia izan bazitekeen, ikusi egiten zintuzten benetan. Beste
guztiak –hilabete amaierako kontuaren saldoa, irratian entzundako kantuak eta
ilea nahasia zeramatela- bost axola zuen.
Zeurea
zen haien arreta osoa.”
Tyler
Durden ezagutuko du protagonistak eta harekin batera Borroka kluba sortuko du,
arau zehatzak dituen borrokatzeko klub klandestinoa. Kontakizunean aitzinago,
Borroka klubaren garapen moduan edo, Triskantza proiektua sortuko du Tylerrek,
zibilizazioaren suntsipenaren bidez mundua salbatzeko.
“Louvre erre nahi nuen, Elginen Marmolak harri-mailu batez errepasatu, eta Mona Lisaren margoaz garbitu nire ipurdia. Mundu hau, orain, nirea da.”
Liburuaren
hasierako atalak apur bat nahasgarriak suertatu zaizkigu eta orrietan aitzina
egin ahala haria argitzen eta sinplifikatzen joaten da. Arraroa denik ez dugu
erranen baina berezi samarra iruditu zaigu. Idei zinez xelebre, pito eta
originalak badira istorioan, bai protagonistaren eskutik bai eta Tyler Durdenen
eskutik ere.
“Pixa egiteko jaiki, eta, hor, komun-zuloan, zikinkeriaz egindako haitzuloetako pintura dirudienaren kontra, kondoia ikusi dut. Espermak zer pentsatuko duen galdetzen diozu zeure buruari.
Hau?
Hau al da bagina?
Zer gertatzen da hemen?”
Liburuaren
bukaeran, idazlearen beraren gibel solasa dago, non Borroka Kluba liburuaren
gorabeherak komentatzen dituen.
Protagonistak
idatzitako haiku batekin itxiko dugu mezua:
“Erleek jai
Erlemandoek
ere
Esklaborik
ez”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina