2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Stock 13


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 Stock 13
Edorta Jimenez
Txalaparta


“Harmonia unibertsala, agindu biblikoa, bolero edo tangoko hitzak, zergura, baina egia axiomatikoa. Pikuarekin zein txirlarekin berdin-berdin balio duena. Jan nirea, Nik zurea jaten dudan moduan.”
Stock 13. Edorta Jimenez

Egunkariaren bidez izan genuen liburuaren berri, baita azalaren inguruko gorabeherak ere. Orduan ezin izan genuen eskuratu. Batetik, ez genuelako liburudendara joateko aukerarik, eta bertzetik, ahalke apur bat ematen zigulako gure mandatariari eskatzea.

Edozein modutan, eta zenbait urte beranduago izan banda ere, Stock 13rekin gozatzeko aukera izan dugu.

Azala polemikoa izan omen zen, egilearen zakila ageri delako, eta salmentetarako arazo bilakatu omen zen. Polemikaz aparte, arras liburu ona iruditu zaigu guri.

Pasarte batzuetan mendebaldeko euskarazko zenbait hitz erabili ditu egileak, nafarron egunerokoan apur bat arrotzak izan daitezkeenak. Hala ere, horrek ez du inongo arazorik suposatzen irakurketan aitzina egiteko. Areago, horrek gure hiztegi murritza aberasteko balio izan du.

Hamahiru istorio erotikok osatzen dute liburua, idazlea bera protagonista dela. Beraz, autofikzioa da, edo, egileak dioen moduan, burufikzioa.

“Osorik emon zitzaidan, eta osorik emon nintzaion, gutxitan erabiltzen diren aditz formak erabiliz esanda. Izan ere, modua hura inoiz izan bakoa zen eta, zer gutxiago horri buruzkoan idazkera zaintzea baino. Nintzaion, zintzaizkidan, gintzaizkion, burufikzio honek euskaltegietarako ere balio dezan.”

Mikel Alonsoren argazkiek laguntzen dute testua
Konpromiso handiko testua iruditu zaigu, eta hagitz aberatsa literaturari buruzko aipamenetan. Metaliteratura erotikarekin nahasirik erranen genuke.

Beraz, Edorta Jimenezen zakila ez bada zure gustukoa, estali azala paperarekin eta ekin irakurketari, ea bere lumak bereganatzen zaituen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina