Orriak

2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

HOTZAK, epilogoa


EPILOGOA

Behin, Kepa Arizmendiren erakusketa ikusten, flipatu egin nuen apur bat koadro batekin. Sukalde bateko mahai bat ageri zen, eta mahaiaren gainean sardina lata bat zegoen, bertzerik gabe. Hori zen dena, hori zen guztia. Pues vaya… pentsatu nuen, eta momentuan ez nintzen margo horrek adierazten zuen gordintasun guztia ulertzeko gai izan.
Denbora batera, koadro horren azalpena aditu nion Kepari. Erabat lotuta zegoen iheslari politikoek bizi dituzten bizi-baldintzekin. Kepak margotzeko beharra sentitzen zuen, eta paisai zoragarrietara joateko ezintasunaren aitzinean, bere egunerokoa margotzen zuen, iheslarien egunerokoa: sukalde solidarioak, botila bat, lata bat… iheslarien biziraupen minimalista finean.
Nik, istorio honen kasuan, antzeko zerbait egin nuen nolabait. Bolada batez, ihesean nintzela, Mallacán musika taldearen Mar de suenios diskoa zen nire motxila txikian eramaten nuen disko bakarra. Motxila berean neraman koadernoan idazten hasita, Pirinioetako haran eta mendi bilakatu nituen diskoa zein musika taldea, eta diskoko hamalau kantak, haran horretako geografia.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina