Irria
telediarioan
Berriro
ere zirkuko hartz tronpetajolearen modura paseatu ninduten. Gintuzten. Poliziek
euskaldunok. Polizia batek grabatzen zuen kamerarekin eta hiruk edo lauk antolatzen zuten desfilea. Madrilgo aireportu batean zen ikuskizuna, Polizia
Nazionalaren eskutik.
-Venga,
tráemelo. Pero despacio, eh!
Venga!
-Así?
-Espera, espera, que no estaba grabando.
-Joder!
-Venga, va, llévalo atrás y vuelve hacia aquí.
-O si no espera, lleva la furgoneta hacia delante y graba
de aquí hacia allí.
-Bueno, vale, pero llévalo más despacio, que si no no
queda bien.
-Venga, venga, que son tres y no podemos pasar con esto
todo el dia!
Poliziak
eskuburdinetatik hartu ninduen eta, poliki, kameraren aitzinean paseatu ninduen,
zirkuko hartza tronpetajolea banintz bezala.
Egun
batzuk beranduago, Soto del Real espetxeko lokutorio zikin batean, irudiak
telediario guzietan agertuak zirela kontatu zidan arrebak, eta kasik irriz
agertzen nintzela.
-Erraten
den moduan, negar ez egiteko egiten nuen irri, izan ere, alimaleko zirkua
muntatu zuten poliziek paseillo hura grabatu ahal izateko.
Orain
etxean, urte batzuk beranduago, irudiak Interneten ikustean edota egoera hura gogoratzean, irri bihurria eskapatzen zait oraindik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina