Karlos putakumea, Karlos
putakumea, Karlos putakumea… ez nuen
beste argudiorik buruan izan gau guztian. Behin eta berriz errepikatzen nuen
nire baitan: Karlos putakumea, Karlos putakumea, Karlos putakumea…
-Egin dusue lo elkarrekin? -galdetu nion Karlosi
goizean abiatu ginenean. Karlos hirugarren zihoan sokadan; ni, bere atzetik,
laugarren.
-Denok egin diagu lo
elkarrekin -erantzun zidan erdi txantxetan aski ongi ulertua zuen galdera
saihestuz.
-Lo-saku berean esan nahi dut. Egin dusu lo Eiderrekin?
-Hotza omen
zian eta lotu egin genitian lo-zakuak, bertzerik gabe -esan zidan irribarre
bihurri batez.
Amorrua, gorrotoa eta
inbidia nahasten zituen indar batek inbaditu ninduen. Ezin nuen sinetsi. Karlos
putakume horrek hortxe bertan jo zion larrua Eiderri, denon aurrean eta inor
enteratu gabe. Kabroia halakoa!
Zer zeukan pitomotz putakume
horrek nik ez neukanik? Ze traidorea pentsatu nuen, Aitor
klandestinitatean petardoak jartzen eta berak bere lagunaren neska-lagunari
bere “petardoa” sartzen. Gainera, Informazio Brigadako kideek esana,
Karlosen petardotxoa ez zen festa handietarako gelditu beraien eskuetatik pasa
ondoren.
Informazio Brigadakoek
ziotenez, Karlos nahiko azkar etorri omen zen behera galdeketetan. Bigarren
eguna baino lehen, izenak esan eta esan ari omen zen, eta poltsa egiten
ziotenean, berehala galtzen omen zuen konortea. Ziur erratzaren makila
ipurditik sartu ziotenean, gustatu eta guzti egin zitzaiola.
Nahi duzuna eta gehiago,
Juan esan nion nire buruari, baina
kabroi ostia horrek Eider gainkatu du zuk horrekin amets egiten zenuen
bitartean.
-Hi, patatero, zertan ari haiz pentsatzen? Ez
duk pentsatuko Eider eta biok…
Bekainak goratu nituen buruko
mugimendu batez.
-Ostia hi, lagunak gaituk,
eta Eiderrek bikotea dik. Gainera, ze uste huen, hortxe paratuko ginela
horretan? Zera, zuen aitzinean?
Ez zitzaidan
zalantzarik gelditu, atxiloturik zegoela eta erratzaren makila ipurditik sartu
ziotenean, gustatu zitzaion seguru ala seguru; izan ere, Eiderrekin lo egin eta
txortan ez egiteko, marikoia behar zuen izan, zalantzarik gabe.
Bat marikoia eta bestea…
bestea puta. Puta galanta. Azken finean, Eider zen bikotea zuena, eta Eider
izan zen elkarrekin lo egiteko proposatu zuena. Nire herrian puta izatea
deitzen zaio horri, edo kalientabragetas, gutxienez.
Hobe zuen holakorik ez
probatzea nirekin, ez, ez… nirekin ez zen horrela jolastuko, inondik inora, edo
zakiltzar on bat dastatuko zuen. Bai horixe.
Nire burua Eiderren hanken
artean irudikatu nuenean, kezka bat sortu zitzaidan: holako egoerarik suertatuz
gero, zer egingo nuen eskuineko saihetsean gorputzera pegaturik neraman
pistolarekin? Lo-zakutik kanpo utzi beharko nuen, eta besteek aurkitzeko
arriskua esan nahi zuen horrek.
Gaitz erdi pentsatu nuen, zer ez ote nuen egingo Eiderren hanken
artean egoteagatik?
Eiderrek eta Karlosek
elkarrekin pasatutako gauak zeharo itsuturik, bideko tarte zenbait egin nituen,
eguraldi hobea egiten zuela konturatu gabe.
Hodeiak ireki zirenean,
inguruetako mendien izenak zerrendatu zituen Karmelok, banan-banan, eta
sekulako bistak omen zeuden. Nik, ordea, Karlos ergel hori amildegitik behera
botatzea eta Eider puta horri hantxe bertan eskarmentu bat ematea baino ez nuen
buruan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina