XV
Karlosek esan bezala, infernu
hotza zen hura, ezin hobeki laburbildu Mer de Rêves haranean egun haietan bizi
genuena. Jada ez zen arropa gehiago edo gutxiago jartzea, afera ez zen hori,
afera zen han elurra bera zegoela hotzak. Ezin nuen imajinatzen ahal zer-nolako
sarirekin konpentsatuko ninduen Ama Benemeritak hortik bizirik
ateratzea lortzen banuen, baina hartutako arriskuak hurrengo hogei urteetan
Cadizeko aste santuko prozesioetara joateko baimena eskatzeko eskubide guztia
ematen zidan behinik behin.
Karlosek erdi izoztuta zituen
bi eskuak. Berez, oso esku handiak zituen, pilotari eskuak edo.
Txiki-txikitatik azienda, lan tresnak eta indarka ibiltzera ohituta zegoela nabari
zen. Hotzaren ondorioz apur bat gehiago hanpatu zitzaizkion oraindik, eta bi
esku baino zakil katalogo bat ziruditen.
-Badakisue ser egingo nukeen gustura orain? -galdetu nuen- Zubi
Puntako talo goxo bat jan. Txokolatesko talo eder eta bero bat, bai horise!
-Hori duk
hori! Zuetako edozein hilko nikek talo-afari goxo batengatik.
Bazirudien Karlos animatuz
zihoala.
-Hara bertzeak zein
merke garbituko gintuen! -esan zuen Eiderrek umoretsu.
-Talo trifasikoa eskatuko niken. Hi, Eider,
behi-gasnagatik hilko hinduket. Hi, Jon, xingarragatik. Eta hi, Karmelito,
ziztorragatik. Hori trifasiko dotorea!
-Espero dut ez egotea inoiz
nire bizia zure eskuetan Haibol -zirikatu zuen Eiderrek-, ez bederen gose
zarelarik.
-Ez hadi kezkatu, neska,
txantxetan ari naun. Edaria, kafea eta kopa ere eskatuko nitizken zuen truke.
Irri egin genuen tarte batez.
Egia esan, edozein gauza
emango nukeen Zubi Puntan egoteagatik eta ez mendi madarikatu haietan.
Euskadiko ia ostatu gehienetan gertatzen den bezala, mota guztietako konspirazio
gunetzat neukan Zubi Punta, putakume habia sarjentuaren hitzetan, baina
momentu hartan, Mer de Rêves haranarekin alderatuta, paradisua zirudien.
Txokolatezko taloa ahoan irudikatzeak ezinegona arindu zidan apur bat.
-Zuendako talo guztiak -erran
zuen Karmelok ezaxola-, nik bederen ez dut porkeri idor hori janen.
-Zer duk hik, ozpin halakoa!
-Taloak? Ez dut hori baino
jateko idorragorik ezagutzen. Behin bat jan nuen eta bortz egun egon nintzen
kakarik egin gabe gero.
-Hona etorri baino lehen ere
taloa jan huen? Zenbat denbora daramak erregeari idatzi gabe? Beharbada idortu
ez, baina ozpindu ederki ozpintzen hau komunikazio falta horrek!
Irri egin genuen berriz ere.
Ez zegoen zalantzarik, Karlos osatuz zihoan.
Hitz egiten genuen denbora
guztian Eiderrek Karlosen eskuak igurtzen zituen, eten gabe, bero ematen
saiatzeko. Hor ari zen beraz, igurtzen, igurtzen eta igurtzen. Milentas de
Bozes pareta nola eskalatu zuen etorri zitzaidan gogora, nola, oihaneko
suge baten pare, paretaren zirrikitu guztietatik labaindu zuen bere gorputz
txiki eta fina. Esku bat hemen, oin bat han… Eider behetik ikusirik, erraza
zirudien eskaladak, esfortzurik egin gabe aise egin zitekeela gora. Ze
neska flexiblea pentsatu nuen, eta beste zeregin batzuetan imajinatu nuen.
Arnedilloko ur termaletara
joateko esan zuenean, pentsamendua irakurri zidala eman zuen. Hori bai
paradisua. Egun batean, Aitor zelatatzen ari ginela jada, Arnedillon bukatu
genuen. Eskalatzera joanak ziren Aitor eta Eider eta, bigarren tunelaren
gaineko zenbait bide egin ondoren, ur beroko putzuetara joan ziren. Eskalatzen
zuten bitartean, ibaiaren beste aldeko Bide Berdetik zelatatu
genituen prismatikoekin eta, putzuetara joan zirenean, hurbil-hurbiletik egin
genuen, moztu gabe. Bainujantzia ipini eta erdiko putzuan sartu nintzen.
Aitorrek ez omen zuen agoantatzen lehenengo putzuko uraren tenperatura eta
erdikora etorri zen, apur bat epelagoa zenera. Biluzik zegoen hippy zikina, eta
parez pare ipini zitzaidan, jubilatu batzuen ondoan. Luze gabe, Eider etorri
zen bere ondora; hau, zoritxarrez, bainujantziarekin. Ze ona dagoen etarra
puta hau pentsatu nuen Eiderren titi borobilak bainujantziaren azpian
irudikatu nahian. Aspertu zirenean, putzua zeharkatu eta, arropa mukuru batean
utzia zuten tokira joateko, nire ondotik pasatu ziren.
-Barkatu, ba al duzu ordurik?
-galdetu nion Aitorri.
-Bai, zortziak hogei guti.
Instintiboki, Aitorren
ahotsaren doinua grabaturik gelditu zitzaidan buruan. Gero, begiradarekin
jarraitu nien. Suerte apur batekin hantxe bertan aldatuko ziren eta agian titi
bat edo beste eskapatuko zen handik edo hemendik. Baina deus ez. Egun hartarako
lizunkeri nahikorik zela erabaki zuen Jainkoak nonbait, eta iturri ondoko
zuhaitzak ikuskizuna oztopatu zidan.
***
Lever du Soleilen muntatu genuen
bibaka oso ezerosoa zen. Toki gutxi zegoen, eta erdi maldan, batere laua. Behin
lo-zakuan sartuta, loezinean ibili nintzen, eta irudi bat bestearen atzetik
etorri zitzaizkidan. Denetan Eider, nola ez.
Egun horretan bertan eskalatu
zuen Milentas de Bozes paretan ikusi nuen, arroparik
gabe kasu honetan, arnesa, fisureroak dilindan eta soka lotuta baino ez
zeramatzala. Nik, azpitik, paretako izotza bera pasatu ondotik nola urtzen zen
behatzen nuen, nola fisureroen metal hotzak zirrarak sortzen zizkion izterrekin
kontaktua hartzean, eta nola gogortzen zitzaizkion titiburu ilunak zirrara
haien ondorioz. Beherantz begiratu zuen une batean. Eskuak paretatik askatu eta
titiak bata bestearen kontra estutu zituen mugimendu sentsual eta borobilez.
Suzko irribarrea eskaini zidan, lizun. Bere malgutasun guztia erakutsi zidan,
tximinia bat eskalatzen ariko balitz bezala. Eiderren malgutasuna apurtzeko
irrikan estutasuna sentitu nuen hankartean. Zakila lehertzekotan neukan.
Esku-ahur guztiarekin besarkatu nuen nire zakil hanpatua, eta boteretsu sentitu
nintzen. Nire zakiltzar garaiezina munduko aginte-makila zen, eta bere-nire
boterea eskuan senti nezakeen. Bero.
Gora eta behera igurtziz hasi
nintzen, maitekiro, eta Eiderrek Karlosen eskuak igurtzen zitueneko irudiak
etorri zitzaizkidan. Eskuak ez, zakilak ziren. Hamar. Eiderrek, desiraz
igurtzen zituen hamar zakilak, nirea ahoan sartu eta mingainarekin kilikatzen
zuen bitartean. Han, hemen, hor… zakilak alde guztietan. Hemendik, hortik,
handik… zakil gehiago. Eider gai zen zakil guztiez arduratzeko. Aise gainera.
Puta horrek gu guztiok batera baino esperientzia gehiago zeukan saltsa
horietan.
Nire altzairuzko zakiltzarrak
gainontzeko zakil guztiak menperatzen zituen Eiderrek lizunki zurrupatzen zuen
bitartean. Bat-batean, Eiderren gainera semena jaurtitzen hasi ziren zakil
guztiak, bata bestearen atzetik, Sevillako su artifizialen moduan. Titiak,
sabela, ipurdia, alua, aurpegia, ahoa… den-dena zeukan Eiderrek semen
likitsez beterik. Goazen uretara erregutu zidan, eta Arnedilloko ur
termaletara sartu ginen. Lehenbiziko putzuko urak hotza zirudien gure gorputzen
tenperaturarekin alderatuta. Eider ezin zen gehiago ireki eta, erdibitu
nazazu, bete nazazu eskatu zidan. Zezena estokera sartzen den moduan
penetratu nuen. Bultzada bortitz bakoitzean aiene bat ateratzen nion eta nire
zakiltzarrak mina egiten ziola nabaritzen nuen. Garaitua nuen putetan putena.
Bere malgutasuna apurtua nuen. Ez zegoen munduan nire zakilaren boterera
erresistituko zen alurik. Boterea nirea zen, eskuan neukan. Bero.
Karmelo mugitu egin zen.
Ondo-ondoan zegoen lo eta hotzak jota kuzkurtzen zen lo-zakuaren
barruan. Eskua mugitzeari utzi nion, zakila askatu gabe. Gehiago nahi dut!
Gehiago! oihukatzen zidan zakil hanpatuak.
Segundo batzuk geldirik egon
eta gero lo-zakuaren oihala altxatu nuen pixka bat ezkerreko eskuarekin,
mugimenduaren igurtzeak zaratarik ez ateratzeko, eta zambombari eragiteari
ekin nion berriro.
Arnasa kontrolatzen saiatu
nintzen, barrurantz eginez. Bai, bai… hori titi parea Eider! Gorputzak
abiadura eskatu zion eskuari. Eiderren ahoan korritzen nintzela imajinatu nuen
eta eskuak martxa bat gehiago sartu zuen. Nire semen propioa edateko desira
sentitu nuen eta, korritutakoan, eskuarekin ahoratuko nuela pentsatu nuen.
Semenaren testura dastatu nahi nuen ezpainetan, nire hazia edan. Ahoa apur bat
ireki eta semen-hari fin bat irudikatu nuen ezpain batetik bestera. Atera
bezain pronto edango nuen, nire semena edateko desira nuen…
Eta atera zen.
Bero-beroa senti nezakeen
semen likitsa eskuan. Eta zakilaren inguruko ileetan. Eta tripan, eta praketan,
eta lo-zakuan… Fusila garbitua nuen, gainontzeko guztia zikintzearen
truke. Segundo bakan batzuk lehenago sustantzia higuingarri hura edateko desira
eduki izanak lotsa sentiarazi zidan. Nazka sentitu nuen. Semena ahoan
irudikatzeak goragalea eman zidan.
Mugitu gabe, lo hartu nuen,
lo-zakuaren oihala kartoi moduan ihartzen zen bitartean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina