Baleak
ikusi ditut
Javier
de Isusi
Astiberri
Javier
de Isusiren lanak maite ditugula ahoan ilerik gabe erran izan dugu. Zinez. Los viajes de Juan sin Tierra bildumaren
lau tituluak zoragarriak iruditzen zaizkigu. Zoragarriak marrazketa aldetik,
zoragarriak gidoia aldetik… Zoragarriak, sinpleki.
Baleak ikusi ditut
istorioaren kasuan antzekoa, nahiz eta marrazketa estiloa apur bat aldatu duen.
Kasu honetan, akuarelak eta tinta erabiliz, grisak dira nagusi liburuaren
biñetetan, hori kolorearekin jokatuz kontraste moduan.
Javier de Isusi |
Edozein
modutan, denboran jauziak egiteko eta enkuadreekin jokatzeko egileak duen
trebetasuna azpimarratzekoa iruditzen zaigu. Teknika hauek irakurlea istorioan
barneratzea eta kontakizunari lotzea erdiesten dute.
Istorioaren
planteamendua zinez interesgarria iruditu zaigu. GALeko mertzenario ohi bat eta
ETAko militante bat Proventzako kartzela batean ezagutuko dira. Aldi berean,
ETAk aita hil dion eta ETAko militantearen laguna zen bertze pertsonaia bat da
istorioaren hirugarren ardatza.
Los viajes de Juan sin Tierra |
Kontakizunak
aitzina egiten du hiru pertsonaia hauen hausnarketen bidez.
Liburuaren
ahulgunerik aipatzekotan, erran behar dugu elkarrizketa baten bat, euskal presoek
ETAren borrokaren inguruan espetxean duten baten bat errate baterako, ez
zaigula sinesgarria suertatu.
Bertzetik,
onartu behar dugu nekatzen hasiak garela apur bat damutuen errekurtso
literarioaz, hau gehienbat zinean erabili bada ere.
Jatorrizko
istorioa gaztelaniaz da sortua eta itzulpena Bego Montorioren lana izan da.
Maialen
Albizuriren Estatuen gerra izeneko
ipuinak ixten du liburua, eta, liburuak egiten duen moduan, hausnarketarako
tartea ematen du dudarik gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina