2017ko iraila-urriko alea |
Ernesto Prat Urzainki
Erronka zaila da hiru liburu (soilik) aukeratu behar
izatea, baina tira. Edorta Jimenezen Stock
13 (Txalaparta, 2009) burufikzio erotikoa kontakizun ausarta da, musikaz
eta metaliteraturaz eraikia, pasarte intimoz eta pornografikoz betea. Jon
Alonsoren Beltzaren koloreak (Susa,
2016) saiakera laburra biziki argigarria da, genero beltzaren protagonistak, ideologia
eta asmo ilunak aztertzen dituena. Javier de Isusiren Asylum (Astiberri, 2017) komiki solidarioa zoragarria bezain sakona
da, borobila, kontzientziak inarrosteko modukoa. Erbesteari, asiloari eta
migrazioari buruzko hausnarketak biƱetetara ekarriz errefuxiatuen errealitatea
uzten du agerian arras era pedagogikoan. Gidoiak maisutasunez lotzen ditu historiaren,
istorioen eta denboraren erritmoak akuarelen kolore eta kromatismoen laguntzaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina