2015eko ilbeltza inoiz baino beltzagoa izanen da Baztanen, izan ere, bertako irakurleen taldea euskarazko nobela beltzari buruzko astea ari da prestatzen. Dagoeneko kartela eta egitaraua aurkeztu dituzte.
Hona egitarauaren ekintza zehatzak:
Ilbeltzaren 21a, asteazkena
Anizko elkartean 19:00etan.
'Idazleekin solasean' Eneko Aizpuruarekin, “Herensuge gorriaren urtea” liburuari buruz.
Ilbeltzaren 22a, ortzeguna
Arizkunenea kultur etxean, Elizondo 19:00etan.
Mariano Izetaren “Dirua galgarri” liburuaren berrargitarapenaren aurkezpena.
Ondotik solasaldia Jon Abrilen eskutik: “Mariano Izeta, euskal nobela beltzaren abiapuntu”.
Ilbeltzaren 23a, ortzirala
Elizondoko Gaztetxean 20:00etan.
“Baztango kontu beltzak”
Ilbeltzaren 24a, larunbata
11:00etan Arizkunenea kultur etxean, Elizondo.
Mahai ingurua: “BELTZETIK BELTZERA NOBELAZ”, Jon Alonso, Itxaro Borda eta Miel Anjel Eleustondorekin
Bitartean: euskal nobela beltzaren erakusleihoa
14:00etan bazkaria Eskisaroien (txartelak eskatzeko: ilbeltzabaztanen@gmail.com)
16:00etan Kafe aurkezpenak: Juan Kruz Igerabideren “Zangotraba” nobela eta Joseba larratxe Joseviskyren “Requiem gabaren erdian” komikia
20:00etan Iruritako Jauregiarte ostatuan,
“Susmagarrien gaua” (afaria tartean)
Ilbeltzaren 25a, igandea
11:00etan “Kronika beltz baten ibilaldia” Amaiurko plazatik abiatuta.
19.00etan Arizkunenea kultur etxean, Elizondo.
Bertso trama Odei Barroso, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin.
Gai jartzailea: Fernando Anbustegi.
Sarean aurki daiteke informazio gehiago:
Posta: ilbeltzabaztanen@gmail.com
Twitter: @ilbeltza
Bloga: ilbeltza.blogspot.com
Facebook: Ilbeltza Baztanen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina