La
isla bajo el mar
Isabel
Allende
Mondadori
Onartuko
dugu, ez gara batere best-sellerzaleak. Liburu honek bi urte baino gehiago
zeramatzan apalategian, irakurria izateko esperoan, eta 2014ko uda honetan
ailegatu zaio txanda.
Hiru
ziren, hiru, espetxetik aterata liburu denda batean sartu ginen lehen aldian
erosi genituen liburuak. Bat (hiruetatik lehena irakurri genuena), Iñaki Ochoa
de Olzaren “Bajo los cielos de Asia” (Saga). Zoragarria. Gainera, egilearen
heriotzak zerbait berezia gehitu zion irakurketari. Bi (bigarrena irakurri
genuen), Mario Vargas Llosaren “El sueño del celta” (Alfaguara). Egilearekiko
aurreiritzirik gabe, onartuko dugu liburua gustatu zitzaigula. Eta hiru, hau
bera, Isabel Allenderen “La isla bajo el mar”.
Isabel Allende |
Uztaileko
oporretara eraman genuen, eta irakurri egin genuen. Egia errateko baina, liburu
bakarra eraman genuelako irakurri genuen, izan ere, hainbertze detaile ematen dituzten
narrazioak ez ditugu sobera maite eta ziur gara bertze libururen bat izatekotan
abandonatu eginen genuela.
Bi atal ditu liburuak. Lehena 1770-1793 urteetan gertatzen da, Saint-Dominguen, eta bigarrena 1793-1810 urteetan, Luisianan. Protagonista nagusia Zarité izeneko esklaboa da, Toulouse Valmorain frantses lurjabeari saldua dena.
Esklabotza,
beltzen matxinadak, plantazioak, budua, zurien errepresaliak, zigorrak,
amodioa, sexua… denetarik aurki daiteke.
Ez
zaigu hain luzea egin baina ez gaitu sobera lotu ere ez. Best seller bat,
bertzerik gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina