Orriak

2014(e)ko uztailaren 1(a), asteartea

Lakartxela


Txiste erraza nahi genuen saihestu… tira, bi urte beranduago, kartxelara itzuli ginen. Mapa batzuetan Kartxela, bertze batzuetan Lakartxela. Edozein modutan, Alcala Meco eta Soto del Real baino erosoagoa, maldan goiti izan arren.



Autoa Belaguako aterpe zaharreko parkingean utzi genuen (1428 m). Aparkalekutik bertatik ikus daiteke Lakartxelako mendigunea, nahiz eta kaskoa ez den ageri.
Paraje zoragarria da baina aterpearen egoera negargarriak tristura puntu bat paratzen du. Zeharo abandonaturik, “Psikosia” pelikula graba zitekeen lasai aski garai batean mendigoizaleen joan-etorrien lekukoa izan zen aterpean.
 
 
Militarren kuartela ere abandonaturik dago (hau ez zaigu inporta). Honen gaineko aldetik pasatu ginen Arrakogoiti leporaino (1416 m).
 
Ginbeleta leporaino (1677 m) GR 11ko markak segitu genituen.
Ez ginen gibelera begiratzetik nekatu. Argazki zoragarria zegoen gure bizkarrean. Baten batek hala ere, zapiaren azpian sartu eta kuluxka egiteko aprobetxatu zuen igoera…
 
Kaskora ailegatzeko hondar maldek alimaleko bistak eskaintzen dituzte.
 


Lakartxelako kaskoa (1982 m)
 
 
 
  

 

1 iruzkin:

  1. Ze pollite!

    el, la, lo.
    (Del lat. ille).
    1. art. deter. Formas de singular en masculino, femenino y neutro.

    Beraz: Kartxela

    ErantzunEzabatu