Orriak

2014(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena

Ireber, oinez gailurra


 
Arrarats herrian (Basaburua) paratua genuen hitzordua, ez sobera goiz egia erran, aitzineko egunean besta egin ahal izateko. Zonaldea zoragarria iruditu zitzaigun, mendiz eta basoz inguraturik.

Helburua: Ireber mendia igotzea (1.206 m) "oinez gailurra" egitasmoaren baitan.
Arrarats

Arraratseko iturrian irakur daitekeen grabatua



Igandea zen eta elizaraino hurbildu ginen, baina ez mezara joateko, baizik eta ezkerrean ateratzen den pista hartzeko. Belai, gaztainondo, pago eta erreka jostalarien artean, Otxolako leporaino jarraitu genuen pista.
 
Otxolako lepoa Arraratsetik

Otxolako lepoari ikaragarrizko lekua iritzi genion. Inguruan izen bereko kobazuloa omen dago, baina itxita omen dago.
 
Otxola, Otsola, Otzola...


Otxolako iturria

Iturri dotorean tragoxka hartu eta, lepoa gibelean utzita, basoan sartu ginen GR 12ko markak segituz.
 

 
Mendaur dotorea urruntasunean...














GRa Beruetera buruz abiatzen zela, eskuinetara atera ginen bidetik, kaskoa suma zitekeela.
Kaskoan, “oinez gailura” egitasmoaren kartela destolestu eta derrigorrezko argazkia atera genuen, Zangozako euskaltzaleei urte emankorra opaz.
 

Biba Nafarroa euskalduna!
 
Ireber mendiak alimaleko bistak eskaintzen ditu.
 
Trinitatea, Andia...

Aralar...

Malerreka...
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
“Oinez gailurra” izeneko egitasmoari buruzko informazioa Nafarroa Oinezeko webgunean aurki daiteke:
 

Laburrean, honakoan datza kanpaina: mendi bat aukeratu, Oinezendako nahi duzun donazio ekonomikoa eman, eta, aukeratu duzun mendiaren kaskoan argazkia eginik, Oinezeko helbidera igorri, ez da bertzerik egin behar. Mendiez gain, eskalatzeko bideak ere aukeratzen ahal dira.
 

"Oinez gailurra" egitasmoaren aurkezpena
 
 
 
Orain arteko gailurra guziak
 
 
Aurtengo kanta:

 

3 iruzkin:

  1. Earra Nestor!

    Orain furgoakin delux e! Ez zarete hemendik agertuko ere!!!!

    Hori bai, ondokoan ea argazki handixeagoak jartzen dituzun...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Estifen, ea matxakak ere animatzen zareten "oinez gailurra" egitera!

      Ezabatu
    2. Ez dut sobera ongi ulertu nola funtzionatzen duen. Azalduko datazu... Eta ni animatuko naiz. Matxakak ya ez dakit!

      Ezabatu