FARC-EPko
gerrillariek, Kubako “Cuentas claras” rap taldearekin batera, “Pueblo
colombiano pa’la mesa” izeneko kanta garbatu dute.
KOLONBIAKO
BAKE-PROZESUA BULTZATU!
Kolonbiako
nekazariek pairatzen duten egoera islatu nahi izan dute bideoan.
Nekazariak
jazarriak izaten dira, deserriratuak; haien lurrak fumigatuak. Eta gerrillan
sartzea erabakitzen dutelarik Estatuak ez dielako bertze aukerarik ematen,
kriminalizatuak izaten dira, saria eskaintzen dela haien buruengatik.
Gerrillariek
bakea ulertzeko modua agertzen dute bideoan, eta pentsatzen dute bakea
erdiesteko beldurrik eta taburik gabe solastatu beharra dagoela. “Ez dago
ukiezinik, errespetua ez da tituluekin edo bortizkeriarekin irabazten, justu
eta tolerantea izanda baizik”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina