“Bizi
behar dugu”
Xanti
Zapirain, Kaiku
Txalaparta
(2005)
“-Xanti, gaur zer ekarriko dut, Egin ala ogia?
Hori da galdera alua errefuxiatu batentzat, Egin ala ogia, biak ogia izaki.”
Urteak
joan urteak etorri, pintaketaren margo gorria ezabatuz joan zen eta
errefuxiatuez apur bat gehiago ikasi genuen. Bada, “Bizi behar dugu” liburua, informaziorik
gabeko basamortu ikusiezin hori zeharkatzeko oasi bat izan zela erran daiteke
kasik.
Xanti
Zapirain, Kaiku, euskal iheslari
politikoak idatzi zuen “Bizi behar dugu” liburua, Txalaparta-k 2005ean argitaratu zuena. Kaikuk hogei urterekin egin
zuen ihes Altzatik Ipar Euskal Herrira eta, liburuan, kalera atera gabe eman
zituen hamar urteen bizipenak kontatzen ditu. Hamar urte gartzelan kantatzen zuen EH sukarrak eta hamar urte (eta
gehiago) kartzelan kanta zezakeen Kaikuk, espetxera joan gabe izan bada ere.
Iheslari
bakoitza errealitate ezberdin bat da eta Kaikuk bere esperientzia kontatzen du,
lehen pertsonan. Hala ere, Kaikuk uzten duen testigantza lasai aski sina
zezakeen edozein iheslarik, osoa ez bada puskaka bederen.
“Bazkaldu ondoren
egunero joaten nintzen biaora, horrela arratsaldea pixka bat laburtu aldera.
Guretzat etsairik makurrena, polizia baino gehiago, denbora baita. Nola bete
orduak, egunak, asteak… egundoko borroka eraman behar da, egunero, denboraren
aurka. Ezin da sinetsi, denbora, hain gutxi pisatu eta zein astuna den!”
Iluntasuna,
isiltasuna, erabateko bakardadea, urruntasun itogarria hurbiltasunean, zure
burua bukaera erakusten ez duten bideetan sartuko duten erabakiak hartu beharra,
maite dituzunengandik behin eta berriz banandu beharra… Kolektibo ikusiezin
baten bizipenak aurki ditzakegu liburuan, GALen garairik odoltsuenetatik gaur
egunera arte.
Testigantza
zinez zintzoa, gutxitan narratu den errealitate gordina aurkituko dugu
liburuan, konplexurik gabekoa:
“Etxea ni gabe oso
triste zegoela esaten zidan Pilik, eta etxera itzultzeko mesedez. Ez zela ezer
gertatu, dena lehen bezala zegoela eta kalera atera gabe ere gure etxean lasai
egon nintekeela. Maider goizero niri deika jaikitzen zela ere esaten zidan.
Hura tristura. Negar egin nuen. Urteetan negar egin gabe nengoen, baina gau
hartan gogotik egin nuen, gelako argia itzalita, ilunetan. Maiderrek ni faltan
botatzeak bihotza urratu zidan.”
Liburuaren
irakurketa bukatuta, margoa hartu eta errefuxiatuek
Euskadin (soilik ez baizik eta) duintasunez
(ere) bizi behar dute idatzi nahi
nuen etxe pareko murruan. Kaikuk azaltzen duen moduan baina, ondoko hau idaztearekin
aski zen: errefuxiatuek bizi behar dute.
Errepresioaren joanak
Askatasunaren etorriak izanen direlakoan,
etorririk gabeko bortxazko joanik ez!
Little
*liburu gomendio hau Hitzen Uberan-en argitaratu zen 2014an.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina